|
Ramon Illarramendi. Bateko Urrea
(Santi bakarrik, jantziaz)
SANTI Nik bai ikusiko dudala orain ongi behakariekin; ai zer eguna gaur! Erromanarekin ezkontzeko adina diru aterako dut baserritar asto horiekin. Esan dit, baserritarrak datozenean, paper handiak egiteko, ez datozenean, txikiagoak; zerbait izkiribatu behar denean, erdipurdikoak, eta zerbait galdetzen dutenean, liburu bat jira eta bestea jira, gero «zenbat?» eta «hiru pezeta», ongi da. Orain guraizeak behar ditut paperak egiteko. (ispiluari begira) Ederki nago, dudatzen naiz neroni ere nagusia ote naizen. (oihuka) Erromana!
ERROMANA (Barrendik) Jauna!
SANTI Nagusia naizela uste du. Zatoz hona! Agudo hasi gara inor engainatzen.
|