|
Ramon Illarramendi. Bateko Urrea
(Santi bakarrik)
Ai zer porru jorrada daukan nagusiak! Baserritarrak baino okerragoa harrapatu nau ni; niri behinik behin arditik ez dit kenduko, kontuak atera ditzadan. Bata honetako urrea bostekoa dela... bost hartzeko (eskuarekin lapurretaren zeinua eginaz) egiten dugun bostekoa eta bostekoa bost, hamar; hiru bat baserritarri kenduko banizkio hiruna pezeta, eta neronek nire zintzotasunez aurreratuak dauzkadan zortzi errealak... zenbat heldu dira? hamar... bederatzi... zortzi... hamar duro, bederatzi pezeta, eta zortzi erreal; nahiko dirua!
|