05. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Bateko urrea »  05. Irudia

Ramon Illarramendi. Bateko Urrea



BOSGARREN IRUDIA



(Santi bakarrik)



Ai zer porru jorrada daukan nagusiak! Baserritarrak baino okerragoa harrapatu nau ni; niri behinik behin arditik ez dit kenduko, kontuak atera ditzadan. Bata honetako urrea bostekoa dela... bost hartzeko (eskuarekin lapurretaren zeinua eginaz) egiten dugun bostekoa eta bostekoa bost, hamar; hiru bat baserritarri kenduko banizkio hiruna pezeta, eta neronek nire zintzotasunez aurreratuak dauzkadan zortzi errealak... zenbat heldu dira? hamar... bederatzi... zortzi... hamar duro, bederatzi pezeta, eta zortzi erreal; nahiko dirua!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org