08. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Bateko urrea »  08. Irudia

Ramon Illarramendi. Bateko Urrea



ZORTZIGARREN IRUDIA



(Lehengoa eta baserritar bat)



BASERRITARRA Egun on diola Jainkoak.

SANTI Baita zuri ere.

BASERRITARRA Eskribauaren etxea dela esan didate, eta horrengatik etorri naiz.

SANTI (Oraindik ez du ezer galdetu) Bai, bai, hala da, zerbitzatzeko.

BASERRITARRA Urte asko ez ditu horratik berorrek?

SANTI Urte asko, asko... hogeita hamasei hemendik hamar urtera, zerbitzatzeko.

BASERRITARRA Eskerrik asko.

SANTI Ez dago zeri.

BASERRITARRA Etxe dotorea hau; berorrena izango da.

SANTI Nirea... bai, bai, hala da, zerbitzatzeko.

BASERRITARRA Eskerrik asko.

SANTI Ez dago zeri. (Honetatik ez gara aterako) Baina zer dakarzu, gizontxoa?

BASERRITARRA Nik? Ez duela asmatzen.

SANTI Nola nahi duzu ba nik zure berri jakitea? (bateko urrea hartzen utziko ez digu).

BASERRITARRA Hara ba, etxe koskor batekin gabiltza borroka bizian...

SANTI Eta ezin errenditu?

BASERRITARRA Ez, ez bat eta ez bestea.

SANTI Nola errendituko duzu, bada, etxea?

BASERRITARRA Ez nindoan horretara, adiskidea; bizkorra dirudi horratik, e?

SANTI Bo...! horrela baserritarrekin-eta azkar samarra naiz.

BASERRITARRA Bai? Horregatik maratila ederra jarri behar diot.

SANTI Jakin dezagun, bada, zer dakarzun.

BASERRITARRA Hara ba: nik okasioa dudana da emakume bat; emakume hori da nire izeba baten etxean hazia, handitua, neskazahar egina; neskazahar hori da nire izebaren lagun baten aitaren semearen...

SANTI Espiritu Santuaren izenean. Amen.

BASERRITARRA Zer, zinatzen hasi al da?

SANTI Zu hasi zara, eta nik bukatu.

BASERRITARRA Hala ere kostako zaio, bai, korapilo hau askatzen.

SANTI Bai, zure musuzapikoa behinik behin bai.

BASERRITARRA Segi dezagun; neskazahar hori da nire izebaren lagunaren aitaren, semearen...

SANTI Amen, amen, amen, amen...

BASERRITARRA (Hau dena presaka) Gizona, zenbat...

SANTI Hiru...

BASERRITARRA Baita hirurogei ere.

SANTI Hori nahiago.

BASERRITARRA Ondo zale da.

SANTI Diruzale ez denik ez da inor ere, eta zu leial samarra nola zaren.

BASERRITARRA Ni? Zergatik?

SANTI Nik hiru pezeta esan baino lehenago esan didazu behinik behin baita hirurogei ere.

BASERRITARRA Esan diot nik hirurogei amen esan dituela gutxienean. Lehendabizi, ikus beza liburuetan, nik esan diodanez, legeak nola errezatzen duen. Izebaren lagunaren aitaren, semearen...

SANTI Amen, amen. (Hasten da zalapartan paperak hausten eta liburu guztiak azpikoz gainera jiratzen. Baserritarra ikaratua iruditegian batera eta bestera korrika baina esanez)

BASERRITARRA Aitaren semearen andrearen amonaren ilobaren alaba. (Ateratzen da itzurika eta nabaritzen da erorka handi baten soinua eta Erromanaren garrasi bat)

SANTI Zer dabiltza hor, katuak? (erreparaturik) Hara, jaunak; baserritarrak itzuri egin zidak.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org