09. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Bateko urrea »  09. Irudia

Ramon Illarramendi. Bateko Urrea



BEDERATZIGARREN IRUDIA



(Santi eta Erromana; hau sartzen da asto bat eskuetan duela)



ERROMANA Jesus! Jesus! Hori eltzekoa hartu du gizon horrek!

SANTI (Larritua) Nik arratsean jateko neukana al zen?

ERROMANA Hara beste eltzea; potaje kontu orain ere.

SANTI Nola eltzekoa esan duzun eta nik arratserako altxatzen dudan.

ERROMANA Ez daukazu jostaketako gogo txarra; baina igarriko diozu, baldin justiziari adierazten badio.

SANTI Zergatik ordea?

ERROMANA Zergatik buruarekin hiru baranda makila hautsi dituen, eta hiru baranda makilak burua hautsi ote dioten.

SANTI Besterik egin ez badu, hala ere...

ERROMANA Eskailerak gorriz pintatu.

SANTI Nonbait hor, beraz; pagatu gabe itzuri egin du, baina pintaketaren lana egin badu, ez da ezer ere. Eta zu, zer zabiltza astoarekin?

ERROMANA Ez didazu esan astoa ekartzeko.

SANTI Nik?

ERROMANA Bai, zuk.

SANTI Ez, emakumea.

ERROMANA Bai, gizona; esan didazu «nik esan dizudana, astoa!»

SANTI Bai noski, nik esan dizut, guraizeak ekartzeko eta zuk eskailerak ekarri eta gainera, hori al da astoa? Ba! Ba!

ERROMANA Kastilla aldekoa izango da-eta, belarrimotza.

SANTI Utz ditzagun, utz ditzagun, Erromana, astakeria horiek, eta bateko urrearen jabe egin gaitezen.

ERROMANA Arrazoi duzu, ez datorrela behinik behin nagusirik orain.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org