|
Ramon Illarramendi. Bateko Urrea
(Alkatea, baserritarra eta gero sendakina eta probestu bat)
SENDAKINA (Eskaileretatik) Alkateak berak kartzelara eramatea merezi luke (sartzen dira).
ALKATEA Zergatik?
SENDAKINA A! hemen al zen? Barkatu, barkatu hemen ez delakoan esan dut.
ALKATEA Kontu bada.
BASERRITARRA Oi! oi! oi! hau oinazea! hemengo sendakina balego! A, zer egingo ote nioke!
SENDAKINA Ni naiz! zer egingo zenuke, (haserre).
BASERRITARRA Zatar hau askatu ikusteko.
SENDAKINA Ikusteko? Ea, kendu, zer duzun. (Kentzen du zatarra) (ez daukak ikusirik hortik behinik behin) Hor ez dago ezer ere.
BASERRITARRA Ez dela hemen ezer ere?
SENDAKINA Ez, ezer ez, ezta begirik ere.
BASERRITARRA (Arrantzaz) Horra, musean keinuak horrekin egiten nituen-eta.
SENDAKINA Ixo, ixo, berria jarriko dizugu gizona.
BASERRITARRA Eta ikusiko al dut?
SENDAKINA Iluna bai ederki.
|