|
Ramon Illarramendi. Bateko Urrea
(Lehengoak, On Usabiyo eta Santi)
SANTI Zein patrikan aurkitzen da?
ON USABIYO Barrengo aldetik; aska itzazu aurreko botoi bi edo hiru eta bularraren pareko patrikan aurkituko duzu.
SANTI (Askatuaz). Orain ederki naiz; bai nagusia tontoa dela.
SENDAKINA Bertan burua hausteko gogoa ematen dit traste horrek.
ALKATEA Guazen; horrela ez dugu ezer egiten.
SANTI Bai, bai, berehala; (eskupetik alkateari duro bat eman eta libre), (patrika miratuaz) un...! urrearen itxura handirik ez dago hemen.
ALKATEA (Haserre). Goazen, goazen.
SANTI Egon, egon, pixka bat (bankuko papera izango da) ai, mila pezetakoa balitz! (ateratzen du karta bat: bateko urrea) O...! bateko urrea! ez naiz joango, ez (negarrez) paga dezala kulpa duenak, ez nik.
ALKATEA Ez zarela joango? (probestuari) ea, heldu iezaiozu (heltzen diote).
SANTI Nik ez dudala kulparik, nik ez dudala kulparik.
SENDAKINA (Makilarekin joka), zu ez zara eskribau ezik gutxiago ere.
SANTI Ez, jauna, ez; ez naiz hala.
ON USABIYO Ez da hala, ez; eraman, eraman, (eramaten dute bulkaka)
SENDAKINA Ai zer eskribau etorri zaigun herri honetara! Eta zu zein zara?
ON USABIYO Barka iezadazu; ba al dakizu zer gertatu den?
SENDAKINA Ez nik.
ON USABIYO Bada gertatu dena da... ni naiz eskribaua.
SENDAKINA Gizona!
ON USABIYO Mutilzaharra; ernegatua nengoen zetorren jendearekin eta nire morroia, orain eraman duten hori, jarri dut nire tokian.
|