|
Ramon Illarramendi. Bateko Urrea
(Lehengoak, alkatea, probestua eta baserritarra)
SANTI Zer? Orain ere horrela?
ON USABIYO Santi, eman iezazkiozu eskerrak horri barkatzen dizulako.
SANTI Bai, jauna, (bakarra dut baina, tori) (ematen dio esku ezkerra baserritarrari)
ON USABIYO Eta eskatu barkazioa denei.
SANTI (Aurreratuaz) Nola hasiko naiz ni? Jaunak eta damak, barkatzen al dituzue nire oker denak? e? bai? Baietz dio erdiko izkinako hark. Beraz, agur Jaunak eta ez haserretu, dena gaur zuzen okerreko aldera esaten dut.
JAISTEN DA BURTINA
|