 |
|
 |
 |
|
Ramon Illarramendi
Josepe eta alkatea.
Josepe: Mutilak, gaiztoa duk emakume hori; bai lotsagabea! Mańuelentzat litzateke egokia, bera ere honen gisakoa da eta; (alkateari) beraz, zerriak istegietatik ateratzera doaz gobernadorearen aginduz.
Alkatea: Hala dirudi; ez dago hari gogor egiterik. Agindu du, eta errespetatu egin behar, bestela...
Josepe: Eta ez al liteke horren modua egin, konparazio batera, berari adierazita-edo...
Alkatea: Nahi baldin baduzu egin, bera datorrenean aukera izango duzu.
Josepe: Bai, hitz egingo nioke, baina, erdaraz jakin ezta, nola nahi duzu?
Alkatea: (Botikariarengatik) Honekin egiten duzu bada, eta zergatik ez harekin?
Josepe: Eta honekin nahi duzu parekatu gobernadorea? Batetik bestera uste dut egongo dela diferentzia, nire hanka batetik bestera adinakoa.
Alkatea: Gizona, nik hasiera emango dut eta gero zuk esan. Zer uste duzu, beste mundukoa dela, edo zer?
Josepe: Horiek ez dira Madrilgoak izaten? Nolaz izaten dira horiek gobernadore, jaiotzatik edo bestela?
Alkatea: Izan liteke, bai, horiek jaiotzea beren bastoi borladun eta guzi.
Josepe: Eta makila borladuna duelako da gobernadore, beraz.
Alkatea: Makila hura da errespetatu behar dena; erdaraz deitzen zaio «bastón de mando».
Josepe: (Jendeari) Gaur, horratik, kendu behar diot Korje harakinari; berdin, gisa hartakoa du hark ere. (Alkateari) Zer egingo dugu bada, dotore antzera jantzi, eta plantatuko ote gara bada beregana?
Alkatea: Bai, gizona; arratsaldeko hiru t'erdietan dator bera; azaldu zaitez herriko etxera, baina ahal duzun dotoreena, elizara joaten garen modura, hobe.
Josepe: Ondo da; bazkalordua da eta gero arte, beraz, agur; adiós boticario Don Camilo.
Alkatea: Agur, bai; gu ere bagoazke. (Joaten dira hirurak) Agur.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |