02. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  TestimonioFaltsua »  02. Irudia

Ramon Illarramendi



BIGARREN IRUDIA



Lehengoa eta bere alaba Maria



MARIA Gaur arrantzara atera behar al du, aita?

JOXE Bai, Maria, bai; ni etxean egonda ez dago ezer ere.

MARIA Kanpoan diotenez, itsaso gaixto xamarra egon behar du, bada.

JOXE Itsaso gaiztoa, nork esan dizu?

MARIA Ez didate niri esan; baina Nikaxio atzeko kale horretan nabaritu dut esaten; hobe du aita, gaurkoarengatik utzi! Ez da gogoratzen gaur sei urteko dohakabe hartaz?

JOXE Gogoratzeko modukoa al zen!

MARIA Bai aita, halaxe zen! Zer egun tristea! Egunero gure etxera etorri, eta zer negarrak egiten zituen izebak!

JOXE Bazuen zeri negar egin, bai, gaixoak.

MARIA Bai, hala da; ez zen ongi gelditu, hainbeste ume txikirekin. Eskerrak bihotz oneko jendeak asko lagundu ziela, bestela...

JOXE Bestela, bizimodu ederraren jabe egiten zen.

MARIA Ez al du gaur, aita, mezatxo bat entzun behar haien arima gaixoentzat?

JOXE Nik, ala?

MARIA Bai, berorrek.

JOXE Ai Maria, Maria! gogoan neukan bai; eta goizean goiz aski, egin nuen zintzo elizarako jiratxoa.

MARIA Ez dut bada nabaritu, lo egongo nintzen?...

JOXE Zoaz, Maria, entzun ezazu zuk orain.

MARIA Bai, aita, banoa berehala; oraintxe laster izan behar du meza.

JOXE Denboraz behar du izan.

MARIA (Abiaturik) Gaur ez atera gero, aita...

JOXE Ikusiko dut gero; baina zoaz agudo, galduko duzu meza bestela.

MARIA Banoa bada; gero arte, aita.

JOXE Agur, nire alaba; eta asko errezatu.

MARIA (Jiraturik) Non dugu Martin? Ez dut ikusi gaur oraindik.

JOXE Kalean hor ibiliko da alferkerian.

MARIA Hori mutil lotsagarria! (Joaten da).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org