04. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  TestimonioFaltsua »  04. Irudia

Ramon Illarramendi



LAUGARREN IRUDIA



Joxe eta bere seme Martin. Sartzen da hau poto bat eta aitzur batekin, hordi xamarra, oinutsik eta buru hutsik.



MARTIN Atera behar al du gaur, aita?

JOXE (Haserre) Zergatik galdetzen duk hori? Zer da, bada? jairen bat, edo zer?

MARTIN (Jendeari) Ez horixe, niretzat behintzat; ez jaieguna eta ez asteleuna, baizik... aste latza! ai zer jipoia daukadan gaur!

JOXE (Oihuka) Martin...

MARTIN Jauna...

JOXE Etor hadi hona.

MARTIN Horra: jakin du zerbait; nahi nuke oraintxe nire jipoia hartu eta kalean banengo.

JOXE Ez al duk aditzen?

MARTIN (Beldurraz arrimatzen da) Zer du?

JOXE Jar itzak tresna hauek denak otarre honetan ondo.

MARTIN Nora doa? (jendeari) makilaren baten bila seguru aski.

JOXE Arraunak ateratzera.

MARTIN Adarrak ateratzera? (jendeari) bare bihurtu ote da, edo zer?

JOXE Arraunak esan diat; (haserretuaz) eta ikusiko duk, berriz horrela erantzuten baduk... lotsagabea! (joaten da marmarrean).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org