|
Ramon Illarramendi
Lehengoa eta Joxe, honek besotik heldu eta astinduaz.
JOXE Irrintzi egiten duk, irrintzi. Non dituk zizareak?
MARTIN (Garrasika) Utzi, utzi, aita. Hemen nagoen bitartean itzuri egin didate, harrapatuko ditut.
JOXE Harrapatuko dituala? Ederki harrapatua daukak lehenago ere, lotsagarri zikina.
MARTIN Barkatu, aita; ez dut gehiago egingo.
JOXE Kanpora hemendik! (jotzen du)
MARTIN Pozik. (Joaten da korrika)
JOXE (Atzetik hots eginaz) Ez duk ez, gaur, etxe honetan hankarik sartuko.
|