07. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  TestimonioFaltsua »  07. Irudia

Ramon Illarramendi



ZAZPIGARREN IRUDIA



Etortzen da Iñaxioren etxeko morroi Balbino, karta bat Mariarentzat duela.



BALBINO Egun on, Joxe.

JOXE Baita zuri ere.

BALBINO Arrantzako asmoetan al gara?...

JOXE Hala ginen, baina gure mutil zarrastrajo horrek ez digu zizarerik bildu eta ez dakit orain zer egin.

BALBINO Gizona, edozeinek horrenbeste egingo dizu.

JOXE Edozeinek... horrek egin didana?

BALBINO Esan nahi nuen, edozeinek emango dizkizula zizareak.

JOXE Izango ahal da bat edo bat fabore hori egingo duena.

BALBINO Bai gizona, bai, ez estutu; hori besterik ez baduzu...

JOXE Zer darabilzu zuk, Balbino? Zer zabiltza alde hauetan?

BALBINO Hementxe, Iñaxiok bidaltzen nau kartatxo hau zure alaba Mariari entregatzera.

JOXE Mariarentzat?

BALBINO Bai, Mariarentzat. Etxean egongo da noski?

JOXE Ez dakit etorri den oraindik.

BALBINO Kanpora joan al da?

JOXE Elizara joan da, baina honezkero etxean behar du, deituko diot; izan liteke etorria izatea.

BALBINO Deitu ezazu, bai, zergatik joan behar dut agudo.

JOXE (Deika) Maria...











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org