08. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  TestimonioFaltsua »  08. Irudia

Ramon Illarramendi



ZORTZIGARREN IRUDIA



Lehengoak eta Maria



MARIA (Barrendik) Jauna... (Azaltzen da leihoan mantelina burutik kenduaz) Zer zabiltza, Balbino? Zer dugu?

BALBINO Zuregana etorri naiz.

MARIA Niregana? (Larriturik) Okerren bat al du?

BALBINO Enkargu bat dut zuri entregatzeko, jaitsi zaitez ateraino.

MARIA Hor naiz berehalaxe (gordetzen da).

JOXE Eta, nola zarete edo zer dio Iñaxiok?

BALBINO Ondo gu, baina Iñaxio gizajoa... triste beti.

JOXE Jakina dago, gizon gutizioso horrekin ez liteke bakerik izan.

MARIA (Azaltzen da atean) Hemen naiz. Zer dakarzu?

BALBINO Hara zer dakardan: Iñaxiok eman didan karta, zuri entregatzeko.

MARIA Iñaxiok? (Gordetzen du pozez) eta zer dio?

BALBINO O!... asko pozten da, zure izena entzun hutsarekin.

MARIA Bai? Gizajoa.

BALBINO Banoa bada, nagusiaren isilik etorri naiz, eta denbora pasatzen badut, jakingo du eta... goxoa jarriko litzateke! Adio, beraz, Maria eta Joxe. Berri onak irakurri, Maria.

MARIA Eskerrik asko, Balbino, eta eskumuinak Iñaxiori.

BALBINO Ongi da; emango dizkiot, eta agur.

JOXE Zaude, Balbino; biak joango gara. Nik ere joan behar dut Tiburtxiori zizareak kenduaz.

BALBINO Goazen bada.

MARIA Agur (Gordetzen dira).

(Erortzen da burtina, aurrean pixkatxo bat uzten duela.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org