13. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  TestimonioFaltsua »  13. Irudia

Ramon Illarramendi



HAMAHIRUGARREN IRUDIA



Maria bakarrik



MARIA O Jaungoiko maitagarria; zure laguntza eskatzen dizugu gure intentzio honetan ongi atera gaitezen! Erregutzen dizut bihotzetik ager dadila txarkeria honen bekataria! Gu kulparik gabe gaituzte lapurtzat eta gaiztakeria gezurrezko askoren jabe egin! Ez dugu, Jauna, behin ere gauza txarrik egin! Zergatik horrenbeste pena eta disgustu behar ditugu sufritu? Horregatik, Jauna, erregutzen dizut, azaldu dadila bekataria, gure kontzientzia herriaren aurrean garbi azaldu dadin! Zentzua galdurik eta oso itsutuak, ez dakigu zer egiten dugun! Ez da, Jauna, modurik inon gure zoriontasun galdua berriz geureganatzeko? Komeni bada eskatzen dizut, eta egin dadila zure borondate santua! (Belaunikatzen da).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org