02. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  02. Irudia

Ramon Illarramendi





Bigarren Irudia




Andre Joakina bakarrik





Hori neska traketsa! Zer da hori? ez daukat beste erremediorik, hil hau pasaz gero... etxera bidali beharko dut. Nire lagun Pillipak ez dauka etorkizun txarra bere horrekin! eta gaixoak uste du munduan hori besterik ez dela... Hona etortzerakoan erosi zizkion soineko, zapata eta herrian bilatu zituen musu-zapirik politenak; baina ez dira horrentzat egiten direnak. Nire lagunaren alaba delako barkatzen diot horrenbesteraino; bestela... hankak arin atera behar lituzke, bai, etxe honetatik (gelako atetik begiratuaz) hamarrak! laster du trenak ordua ere, eta nire aita nola den etortzekoa, bidali beharko dut gure Gregoriotxo bidera, aitona etxeratu dezan; bestela bakarrik galduko litzateke. Hark ere istiluren batzuk sortuko dizkigu; hain da meatza hura ere! Prantxiska litzateke ona emaztetako harentzat: zuzenduko luke ederki. Deitu diezaiodan Gregoriotxoren bila bidal dezan. (Deika) Prantxiska!... Bai zera! Jaungoikoak daki non dagoen; gelaren batean ote dago? (abiatzen da eta ailegatzen denean esaten du) Ederki neska! Hori dun patxada! (jendeari) arrosa hortzetan duela lasai-lasai lo dago. Nik egin beharko dudana da bihar goizean doala, adieraziaz lagun Pillipari nire aitaren bitartez... parajeak ez duela ongi hartzen, eta ezin jan eta lorik egin duela; zurrungaka dago baina; modu honetan sinestaraziko diot; zergatik honek esanda behinik behin ez du ezer ere jakingo. Oraintxe horratik esnatu behar dut: (sartzen da barrenean oihuka). Prantxiska!...











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org