03. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  03. Irudia

Ramon Illarramendi





Hirugarren Irudia


Lehengoa eta Prantxiska





Prantxiska: U!... (azalduaz) ez dit ikara txikia eman, etxekoandrea.

Andre Joakina: Ezagun duzu behinik behin...

Prantxiska: Ez ba... ez dauka nik bezalako tupetakorik barrenean.

Andre Joakina: Izena jakitea ere ez da gutxi; tupetakoa?

Prantxiska: Neronek asmatu dut ba.

Andre Joakina: Ez zara hain dohakabea, ez, gaizo hori.

Prantxiska: Ez uste nik; badira bi Donostiako zuloan nire zintzotasuna hartuko luketenak.

Andre Joakina: Tira, tira; molda zaitez kalera joateko Gregoriotxo topatzen duzun, eta datorrela berehala etxera; aitonaren bidera joan behar du-eta.

Prantxiska: Non topatuko dut? kalla-morrian?

Andre Joakina: Zer zen hori? kalla mor? kalle Mayor esaten da, emakumea; zoaz, zoaz lasterka.

Prantxiska: Banoa ba (joaten da).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org