 |
|
 |
 |
|
Ramon Illarramendi
Benardo bakarrik
Hau beroa, mutilak! Honetatik badugu arratsaldean zezen plazan, kaskoa berotuko du horratik ederki (hau esaten du zamarra kenduaz). Gaur korrida ederra izango dugu, noski; hala dirudi behinik behin; hura jende pila zegoen billeteak hartzen diren lekuan! Estualdi ederra eman didate baino, urtu ditut bi; bat, aitarentzat; eta bestea niretzat. Ez duela behin ere ikusi esaten zuen, baina aurten ez, ez du hori esango, eta gainera eraman behar dut pixka bat dotoretu eta. Berak soinean dauzkan zarpa zaharrak kendu, eta jarri behar dut edozein madrildar bezain dotore. Ez da asko lotsatuko, ez; eta ez zaio irudituko batere gehiegi dela harentzat; hain da lasaia... Ba... oraintxe mokadu bat jan, ez daukat gose handirik baina, eta nire jiratxoa egitera noa nire lantegira (abiatzen da sukaldeko ate aldera eta topatzen du Andre Joakina).
|
|
|
|
 |