09. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  09. Irudia

Ramon Illarramendi





Bederatzigarren Irudia




Andre Joakina eta Prantxiska





Andre Joakina: Baina Prantxiska, horrelakoa izan behar al duzu beti; ez duzu ikusten mundu guztiak barre egiten dizula?

Prantxiska: Mundu guztiak?... Berorrek ez du askorik egiten ba, kopeta argia jartzen dit behinik behin.

Andre Joakina: Nola nahi duzu nik barre egitea, eman dizkidazun tratuekin. Baditut beti etxean kontatzaileak hau edo hura egin duzula norbaitekin, eta txorakeriazko kontuak beti zeure burua umekeriarik handienean darabilzu; eta ni, asko penatzen naiz, batez ere zure ama tristeagatik, nire gaztetako lagunik maiteena; eta... herriko neskatxarik argiena zen. Bada saiatu zaitez zu ere amaren pausoak berdintzera.

Prantxiska: Bai premia ederra dauka, etxekoandrea.

Andre Joakina: Zergatik edo zeinek?

Prantxiska: Nire amak; ez al daki zer trinki-trankoa egiten duen hanka batetik?

Andre Joakina: Bai, festetan txirristatu zelako.

Prantxiska: Ez, andrea, hanka bat okertua duelako.

Andre Joakina: Horrengatik bada, saiatu behar duzu, ama dohakabe tristeari ez deskusturik ematera, eta laguntzera bere lanbide penagarri hartan.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org