|
Ramon Illarramendi
Andre Joakina eta Prantxiska
Andre Joakina: Tira, Prantxiska; zoaz iturrira eta ekar ezazu suila bat, ur tantorik gabe nago-eta.
Prantxiska: Tantorik gabe?... Beraz berori ere txoroa da?
Andre Joakina: Txoroa ni?
Prantxiska: Bai, atzo esan zidanez, bai.
Andre Joakina: Ez dizut esan nik txoroa naizenik, ez atzo eta ez gaur.
Prantxiska: Baina ez al da gogoratzen, etxekoandrea, nola esan zidan niri, zazpitatik sei... falta nituela?
Andre Joakina: Zer sei?
Prantxiska: Tantoak.
Andre Joakina: Egia esan nizun.
Prantxiska: Egia da, beraz, biak txoroak garela.
Andre Joakina: Begira: aspertu nauzu oraintxe nire begien aurrean ikusteaz, eta zoaz agudo esan dizudan lanera.
Prantxiska: Suila bat ekarri behar al dut?
Andre Joakina: Suila bat ur, bai, suila bat ur.
Prantxiska: Ekarriko dut ba. (jendeari) Ez zaio gogoratzen etxekoandreari gurea atzo konpontzera eramana dugula; baina suila behar baldin badu... ni moldatuko naiz suila ekartzeko.
|