 |
|
 |
 |
|
Ramon Illarramendi
Lehengoak eta Benardo
Bernardo: Honezkero etsiko zenuten etorriko ez nintzela?
Tomax Iñaxio: Etzi ez, baina... ez nuen uste etorriko zinenik.
Bernardo: Nola ez duzu etsi bada orduan?
Tomax Iñaxio: Ez ote zidan ba emango.
Andre Joakina: Bai, gizona; emango nion.
Bernardo: Zer gero?
Andre Joakina: Hamaiketakoa; ez omen du egunik faltatzen, eta taberna ardorik gabe geldituko balitz ere hurrengo egunean, bezperatik edaten omen ditu bat edo bi baso gehiago.
Bernardo: Ederki egiten duzu, ederki; berriz ere gordin egongo zarete, bai zuek. Eta sekulan baino gazteago dago!
Tomax Iñaxio: Baldinbetan; bestela porru-jorra ederra daukagu. Baditu laurogeita hamabost urte behinik behin eta...
Bernardo: Zeinek? zuk ala?
Tomax Iñaxio: Bai zera! Xekulak...
Andre Joakina: Gizona, bere aldameneko aitona xahar batengatik ari da. Xekula deitzen diote.
Bernardo: Hau... hau ... beti bromako gogoa.
Tomax Iñaxio: Eta..... (eztarrian soinua eginaz) hamaiketakoa egiteko gogoa.
Bernardo: Bai, oraintxe egingo dugu; baina horretarako nahi genuke soinean dituzun arropa horiek kendu eta guk ematen dizkizugunak janztea. Gaur amabirjina abuztuko eguna da, eta dotore-dotore jantzita etorri behar duzu nirekin hamaiketakoa egitera; jendeak pentsatu dezan, bainuetara etorritako madrildarren bat zarela.
Tomax Iñaxio: Gizona, hori besterik desio ez baduzu, axola handirik gabe egingo dugu ba, zer mila deabru!
Bernardo: Baina gorbata eta guzi, e...?
Tomax Iñaxio: Bai; baita... otarrea ere jantziko dut buruan.
Bernardo: Goazen beraz gela honetara, hemen dauzkat zuretzat prestatuak.
Tomax Iñaxio: Goazen, goazen... (Sartzen dira gelan).
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |