 |
|
 |
 |
|
Ramon Illarramendi
Lehengoak eta Benardo
Bernardo: (Hau gelako atean) (Andre Joakinari) Zuk deitu al duzu, Joakina?
Andre Joakina: (Isil antzean) Ez, Prantxiska ari da bere modu; utz diezaiogun pixka bat; eta laster ikara handi bat eman behar diogu bion artean.
Prantxiska: Orduan bai esango dutela nire auzoetako lagunek: «Prantxiska txit ondo bizi omen da.» Panaderia batean etxekoandre hemengoak zorretan eskatzen didanean...: zer merezi luke? ez ematea? baina ez naiz horrelakoa; taia bat kroskaz betetzen duenean, zerbait pentsatuko dut.
Bernardo: Ez dira amets txarrak!
Andre Joakina: Eman diezaiogun, Benardo.
Bernardo: Bai, goazen poliki-poliki, nabaritu gabe.
Prantxiska: Etxekoandreak nabarituko banindu!
Bernardo: Bat, bi, hiru... lau.
A. J. eta B.: Zer ari zara hemen?
Prantxiska: Horra!... u... (Joaten da sukaldera korrika).
Bernardo: Hori larria... mutilak!
Andre Joakina: Bai; hori da ikara eman dioguna!
|
|
|
|
 |