18. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  18. Irudia

Ramon Illarramendi





Hemezortzigarren Irudia.




Lehengoak eta Benardo





Bernardo: (Hau gelako atean) (Andre Joakinari) Zuk deitu al duzu, Joakina?

Andre Joakina: (Isil antzean) Ez, Prantxiska ari da bere modu; utz diezaiogun pixka bat; eta laster ikara handi bat eman behar diogu bion artean.

Prantxiska: Orduan bai esango dutela nire auzoetako lagunek: «Prantxiska txit ondo bizi omen da.» Panaderia batean etxekoandre hemengoak zorretan eskatzen didanean...: zer merezi luke? ez ematea? baina ez naiz horrelakoa; taia bat kroskaz betetzen duenean, zerbait pentsatuko dut.

Bernardo: Ez dira amets txarrak!

Andre Joakina: Eman diezaiogun, Benardo.

Bernardo: Bai, goazen poliki-poliki, nabaritu gabe.

Prantxiska: Etxekoandreak nabarituko banindu!

Bernardo: Bat, bi, hiru... lau.

A. J. eta B.: Zer ari zara hemen?

Prantxiska: Horra!... u... (Joaten da sukaldera korrika).

Bernardo: Hori larria... mutilak!

Andre Joakina: Bai; hori da ikara eman dioguna!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org