|
Ramon Illarramendi
Lehengoak eta Tomax Iñaxio (Hau sartzen da beste trajea daukala eta larritasun handiarekin).
Tomax Iñaxio: Zer da? zer da?
A. J. eta B.: (Abiatzen dira itzuri). U!.. zein da hemen?
Tomax Iñaxio: Neronek bai al dakit zein naizen.
Andre Joakina: Demontre!...
Bernardo: Ikaratu duzu andre Joakina.
Tomax Iñaxio: Bai, gizona Benardo ere bai: pixka bat.
Bernardo: Papera egin dut.
Tomax Iñaxio: Papera?... hobea zaude (eskua galtzaren ipurdian jarririk) Ez dakit ez ote dudan egin nik.....
Bernardo: Zer?
Tomax Iñaxio: Ju... oraindik ez dut egin noski ez baina...
Bernardo: Goazen, Tomax Iñaxio, goazen hamaiketakoa egitera.
Tomax Iñaxio: Goazen bai (Abiatzen da aurretik).
Andre Joakina: Eta dotore ematen dio gero traje horrek!
Bernardo: Hain dotore... atzetik begiratu, eta zartagin kojo bat dirudi.
Andre Joakina: Hori... hori... Eta joan, gizona, axola gehiago gabe.
Tomax Iñaxio: (Jiratuaz). Bai al gara edo ez.
Bernardo: Segi, segi; eta Joakina; ordu baterako...
Tomax Iñaxio: Ordu baterako hemen gara bazkaritarako. Eta Benardo...
Bernardo: Zer dugu?
Tomax Iñaxio: Ez gero ni eraman otarrea maiz xamar erantzi behar den tokietara; zergatik...
Bernardo: Ez gizona.
Andre Joakina: Adio, beraz; eta ondo ibili.
T. I. eta B.: Gero arte.
|