20. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  20. Irudia

Ramon Illarramendi





Hogeigarren Irudia




Andre Joakina bakarrik





Nola utzi ote didate gela niri! apustu egingo nuke, zarpa zahar guziak lurrean banatuak utzi dituela. Miatu behar dizkiot patrikak ezer utzi ote duen. (Sartzen da eta zarpak eskuetan dituela ateratzen da iruditegira). Bai zera! ez ogi apurrik ere. Gaur Santa Katalinako zubian haizeak eramango balio txapela nire aitari... behi baten diruaren kaltea baluke. Han ditu pipa, pospolo kaxa, bi musu-zapi, tabakoa, eta ez dakit nik zenbat gauza gehiago. Ez dakit nik nola moldatzen diren gizon zahar horiek; ondo trabazale dira bai! Oraintxe bazkaria moldatu behar dut hamaika eta erdiak dira, eta ez dago denbora gehiegirik. Prantxiskari deituko diot gela antolatzera, eta ni... noan lehenbailehen (Deika) Prantxiska...











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org