22. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  22. Irudia

Ramon Illarramendi





Hogeita Bigarren Irudia




Prantxiska bakarrik





O! zer esan ote dute nagusi-etxekoandreek! Izan ere uste nuen poliki-poliki etxekoandre bihurtzen ari nintzela. Horiek gauzak etortzen diren burura ezkontzak direlako! Baina ez dut uste gauza txarrik esan dudanik. Etxekoandreak behinik behin gela hau antolatzeko bakarra esan dit. Egin dezadan bada azkar-azkar. (Hartzen ditu Tomax Iñaxioren arropak). Ez da hain makal jantzita etorri horratik. Horiek jendeak izaten dira menditik ateratzen ez diren pertsonak.

Zer uste ote zuen zela Donostian? Horrengatik gazte-gaztetandik izan dut desioa herri handietara zerbitzatzera ateratzeko. Amak ez dit utzi nahi izan oraindaino bere aldamenetik, baina bakean ez nion uzten, eta azkenerako horratik utzi zidan. Eta laster, ezkontzen naizenean Bonipaxiorekin, hona ekarriko dut deskantsuan bizi dadin.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org