23. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  23. Irudia

Ramon Illarramendi





Hogeita Hirugarren Irudia.




Lehengoa eta Bonipaxio.





Bonipaxio: Orain ere lanean, Prantxiska?

Prantxiska: Bonipaxio; zu hemen?

Bonipaxio: Bai al dakizu zertara etorri naizen?

Prantxiska: Etxekoandreari adieraztera ezkontzen garela, seguru aski.

Bonipaxio: Hori ere esan nahi nioke, baina...

Prantxiska: Baina zer?

Bonipaxio: Nire suila iturritik zuk ekarri duzula esan didate, eta horregatik etorri naiz.

Prantxiska: Zurea al zen?

Bonipaxio: Bai, nirea zen.

Prantxiska: Zu non zinen bada orduan? neskatxen batekin jolasten ingururen batean?

Bonipaxio: Badakizu Prantxiska, zu besterekin ez dudala hitz egiten, eta zu zarela nire maitea.

Prantxiska: Eskerrik asko... eta non zinen bada?

Bonipaxio: Nexka-mutilen kantak aditzen nengoen; ez al duzu jende pila bat ikusi han inguruan?

Prantxiska: Bai ikusi dut.

Bonipaxio: Hantxe nengoen ba.

Prantxiska: Erosi al dituzu kantak?

Bonipaxio: Bai, hemen ditut.

Prantxiska: Ikusi, ikusi, zeinen politak diren.

Bonipaxio: (Kantak atereaz.) Zera jartzen du... etxekoandre batek nola harrapatu zituen biak, etxean ederki lauetakoa egiten ari zirela.

Prantxiska: Lo al zeuden bada?

Bonipaxio: Bai zera! Lauetakoa egiten.

Prantxiska: Eta etxekoandreak harrapatu? Horixe bai dela tontoak izatea.

Andre Joakina: (Oihuka barrendik) Prantxiska, zer egin zenuen?

Prantxiska: Oi, horra etxekoandrea!

Bonipaxio: Non gordeko naiz?

Prantxiska: Hemen, hemen, Bonitxo; mahai azpi honetan.

Bonipaxio: Erraz al da? (sartuaz).

Andre Joakina: Prantxiska...

Prantxiska: Hor naiz, etxekoandrea...

Bonipaxio: Zer egin behar dut nik orain?

Prantxiska: Egon bertan, berehala etorriko naiz.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org