24. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  24. Irudia

Ramon Illarramendi





Hogeita Laugarren Irudia




Bonipaxio bakarrik





(Burua azalduaz) Esan du etorriko dela; baina ez zait iruditzen etorriko denik uste bezain aisa. Eta nik honela egon behar al dut, txori bat kaiolan bezala? Ni hemen ikusiko banindute, esango lukete kanarioren bat edo bestela hontzen bat naizela, irinez betetako arropa hauekin. Jakin izan banu honen etxe dotorea zela... ez nintzen etorriko horratik arropa zahar hauekin (mahai azpitik atereaz) Hauxe da hemengo dotoretasuna! bai koadro politak, honelakoak erosi behar ditugu guk ere ezkontzerako (tinbrea eskuetan hartuaz). Eta honoko hau zer ote da? Behatza jartzeko tokia ere badu. A... hau badakit zertarako izango den; gure nagusiak ere, honelakoa uste dut dela, badu bere gelan, eta gauez edozein ordutan, kafea edo zerbait berotzeko izaten zela esan zidan neskame Anttonik. Baina honek... nola berotu lezake? Ez diot inola ere antzik ematen. Behatz leku honetan zerbait egiten ote diote?... kalkatuta sua aterako zaio. Ikusi behar dut, berdin honen sua ez du inork ikusiko eta (kalkatzen du). O!.. zer da hau, mutilak? orain norbait etorriko zait (tinbrea utziaz) Boni... pasa txokora.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org