25. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  25. Irudia

Ramon Illarramendi





Hogeita Bosgarren Irudia




Lehengoa eta Prantxiska





Prantxiska: Bonipaxio!

Bonipaxio: Zer?

Prantxiska: Zuk jo al duzu trr... r.....riñ?

Bonipaxio: Ez nik: gainean dagoen paixano hori hasi zait irrintzika.

Prantxiska: Eta etxekoandreak orain niri galdetzen didanean zein zen, zer erantzun behar diot?

Bonipaxio: Esan iezaiozu... nik ez dudala jo behinik behin.

Prantxiska: Zuk ez duzula jo... baina galdatuko dit ea zein zen ba?

Bonipaxio: Esan iezaiozu... bere gisa jo duela.

Prantxiska: Hori esan beharko, eta Bonipaxio, orain hemendik joatea hobe izango duzu, zergatik laster nagusia-eta etorriko dira, eta haiek etorriz gero, hor egon beharko duzu ordu pare batean.

Bonipaxio: Ekar iezadazu suila bada.

Prantxiska: Etxekoandrea hor dela... ez nuke nahi.

Bonipaxio: Zer da ba?

Prantxiska: Presaka ari da-eta.

Bonipaxio: Eta ez al dio igartzen suila ez dela berea?

Prantxiska: Bai zera! bere presarekin hor ari da ardaila bizian, eltzea suan gainean jartzen duelakoan, zartaginaren gainean jarri ez du ba?

Bonipaxio: Zartaginaren gainean ba!… ba!… ba!…

Andre Joakina: (Barrendik). Prantxiska…

Prantxiska: Banator.

Bonipaxio: Esango al diot etxekoandreari orain?

Prantxiska: Ez, ez, orain ez, etor zaitez arratsaldean inor ez dagoela (joaten da).

Bonipaxio: (Atereaz) Joan egin beharko dut. Esan dit arratsaldean, inor ez dagoela, etortzeko. Nola liteke inor ez dagoela etortzea? eta gainera nori esango nioke? Malezia franko badu horrek behinik behin. Goazen, beraz; baina gaur ez naiz geldituko gure ezkontza etxekoandreari adierazi gabe. Nola edo hala esan behar diot (gordetzen da) (berriz azalduaz) O!.. norbait badator, orain zer egin behar dut nik? Boni... txokora (sartzen da azpian).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org