30. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Tomax Iñaxio Donostian »  30. Irudia

Ramon Illarramendi





Hogeita Hamargarren Irudia




Lehengoak eta Tomax Iñaxio (hau sartzen da zorroztarri bat, igitai bat eta soka besapetik arrastaka duela eta patrikan dultzaina). Soka muturra hartzen du Bonipaxiok mahai azpitik.





Bonipaxio: Zein da hau? Gobernadorea?

Andre Joakina: Gizona, azaldu al zara?

Tomax Iñaxio: Azaldu?... ez dakit azaldu baina, larrutu behintzat bai.

Andre Joakina: Bat edo batek eman dizkio epelak. Nondik larrutu zaituzte?

Tomax Iñaxio: (Eskuekin patrika erakutsiaz) Hemendik

Andre Joakina: Baina non edo nola?

Tomax Iñaxio: Non? "Janchi" edo... zerbait horrelako izeneko denda bat zen. Ez zen tontoa ez izen hori jarri ziona. Niri behinik behin iatxi didate enplastu ederra! Gauza franko erosi ere egin ditut baina... Hara; honoko soka hau, igitaia eta zorroztarria eta beste honoko (patrikatik atereaz) dultzaina hau, zenbat kosta direla uste duzue?

Andre Joakina: Gizona, utz iezaiozu kosteari. Benardo gizajoa han da zure bila joana, dena larritua.

Tomax Iñaxio: Larritua?... ni behinik behin gutxi estutzen naiz horrekin, gehiago estutzen naute nire bi gurdi pirril haiek. Bart arratsean ez dizkiot errazki kendu gure atsoari eta...











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org