 |
|
 |
 |
|
Ramon Illarramendi
|
Hogeita Hamaikagarren Irudia
|
Lehengoak eta Benardo
Bernardo: (Dena poztua ikusirik etxean) Hemen duk! Hemen duk!
Bonipaxio: Soka-muturra (tiratzen dio sokari).
Tomax Iñaxio: E... e... soka... soka... (abiatzen da soka jasotzera).
Bernardo: Ez, gizona, ez! (besotik helduaz).
Tomax Iñaxio: Zer ezetz?
Bernardo: Ez datorrela idirik.
Tomax Iñaxio: Bai ordea soka joan niri besapetik (uzten dio Benardok).
Bernardo: A!... Eta nola alde egin duzu handik, gizona?
Tomax Iñaxio: Nola alde egin dudan... soinua bukatu denean, beste guztiak han joan dira tabernara, eta ni ere bai haiekin batean. Bapo egin dut hamaiketakoa beste bi adiskide han egin ditudanekin, gero haiek esan didate non saltzen diren tresna hauek.
Bernardo: Azkenerako, horratik, zeurea egin duzu.
Tomax Iñaxio: Bai nik; ez dut gerorako ezer utzi nahi.
Bernardo: Honenbestean!
Tomax Iñaxio: Bi durotan.
Bernardo: Ez nuen hori esan nahi; honenbestean kontentu naizela.
Tomax Iñaxio: Ez ni.
Bernardo: Zenbat esan duzu balio dutela?
Tomax Iñaxio: (Berak pagatu nahiko du) hauek balio dute... hamahiru pezeta.
Bonipaxio: Hau agure trastea!
Bernardo: Ez duzu ba bi duro esan?
Tomax Iñaxio: Nik bai.
Bernardo: Nola liteke orduan hamahiru pezeta izatea?
Tomax Iñaxio: Hau komeria!... Hara; dendariak esan dit (tratuan ari balitz bezala) hiru duro; eta nik berriz bi duro.
Bernardo: A!.. aski... aski... bai, bai eta gero... hamahiru pezetaraino jaitsi dendaria.
Tomax Iñaxio: (Sinistu du) Horra ba egia! hamalau pagatu ditut, baina zuek errietan emateko beldurrarekin hamahiru esan dizuet.
Bonipaxio: Agure hau malezia hutsa da.
Bernardo: Tira hamalau pezetak.
Tomax Iñaxio: (Eskua luzatuaz) Utz ezazu gizona.
Bernardo: Tori, tori, hartu; ni kontentu naiz orain behinik behin eta.....
Tomax Iñaxio: Bai ni ere.
Bonipaxio: Zer egin behar dut nik orain?
Andre Joakina: Tira, goazen bazkaritara.
Tomax Iñaxio: Ez al dugu soinu pixka bat joko lehendabizi?
Bernardo: Horixe falta genuen!
Andre Joakina: Ez al duzu lehenago nahikoa aditu?
Tomax Iñaxio: Nik bai, baina zuek ez!
Bernardo: Eta zeuretzat al duzu hori? (dultzainagatik).
Tomax Iñaxio: Zeinentzat ba, andrearentzat? Niretzat, niretzat! hemendik aurrera zahartu gara gu lanerako; eta su bazterrean jarri gaztainak janez, eta andreak bertsoa bota eta nik hau jo... urte pixar hauek horrelaxe despeditu behar ditugu.
Bernardo: Ea ba nola moldatzen zaren!... jo ezazu pixka bat bazkaritara joateko.
Tomax Iñaxio: Nik jotzen dudan goxotasun eta graziarekin, dantzatuko dira mahaia eta denak. Baina... non dugu Gregoriotxo? norbaitek dantzatu behar luke (Prantxiska joaten da bila).
Bonipaxio: Ni zaletua nago behinik behin; hankak pixka bat biguntzeko, dena gogortua nago.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |