Fermin Imaz Zanaren Oroitza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Fermin Imaz Zanaren Oroitza

Fermin Imaz

Fermin Imaz Zanaren Oroitza



Ni gaztea ta bera sasoiko ezagutu nuen Lasarte-n; bertara joera aundia zuan naiz-ta bertakoa ez izan.

Lasarte barriyo txiki bat zan orduan: bi ola edo fabrika ziran, bat telleria ta bestea kokua, bietan 100 bat langille, ta guzira 1.000 bat biztanle.

Fermin Imaz ori astean iru lau bat aldiz etortzen zan bere emaztearekin arrai saltzera zaldi koxkor bat karruakin eta senar-emazteak karruan zirala. Korneta batekin tutu jotzen zuten. Adieraziaz zer arrai zekarkiten, beti iztun ta alai Fermin ori. Emaztea, musu gorri polit bat zuan. Apenas ondorengorik zuten, seme alabarik esan nai nuke.

Arraiz gaņera, berak ateratako bertsoak ere saltzen zituan. Gaur min det paper bat bakarrik ez jasoa.

Geyenetan, Txirritarekin erriko jaietara deitua izaten zan, Gaztelurekin ta Frantzes Txikiyarekin ere bai.

Lasarte-n, garaya aitan, iru sagardotegi geyenetan zabalik izaten ziran. Esan bearrik ez dago, gure Fermin, arrai saltze ondoren, an izango zala upelaren ondoan; baita gure patrikan pezta bat bazan ere, bera gonbiatu, ura pozez bertsotan ta gu, berriz, pozikago berari entzuten.
Ta bitartean, andre gaxoa karruaren gaņean zai, gizona noiz aterako.

Sagardo ona bazan, jende geiago ere etortzen zan, ta askotan illundu arte bertan.

Oso gizon atsegiņa ta iztun egokia zan. Oraindik begietan daukat: mozketa xamarra, lodikotea, bibote beltz zerratu edo bizar oso itxia zuen.

Ori emen lau bat urtetan ezagutu nuan, 1916-tik asi ta 1920 alde bitarte gutxi gora bera. Eta bukatzeko, batean nik zaldiagatik zer galdetu ta nola erantzun zidan:



Fermin, a zer moduzko aberia!


Beiratu akiozu, ortxe ageri’a!



Goiko Aitak bere ondoan dezala Fermin Imaz.



Miguel Zuaznabar, Sasueta, Lasarte.
















     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org