1908-garren urteko Abenduaren 28-an, lur-ikara izugarri bat gertatu zan Italian, Mesina-ko itxas-atean alkarri begira dauden Calabria ta Sicilia ugarteko bi itxas-bazterretan.
Goizeko bostak eta ogeyean gertatu zan, jende guzia gozo-gozo lotan zegoala.
Mesina-ko erriak lur jo zuan ta etxeak 70.000 edo 80.000 bat lagun arrapatu zituzten azpian. Ta sutan asi ziran bereala zenbait etxe.
Elbarritu gabe gelditu ziranak kai aldera jo zuten, baņan au ere purrukatuta zegoan.
Etzan gelditu ez telegraforik, ez trenik, ta ez abixua emateko batere beste modurik.
|
Orregatik, andik amabi bat ordura jaso zuan Italia-ko Gobernuak gertatu zanaren berri.
Albait laisterren asi ziran laguntzera bialtzen: soldaduak, baforeak, Gurutze-Gorrikoak, ta abar. Baņan urrengo goizera arte etzan esateko diņ ezer allegatu. Ta lenengo egunetan ere bear aņa ez beintzat.
Etxeak azpian arrapatutakoetatik oso gutxi atera ziran bizirik. Soldaduak zenbait zulo aundi egin ta an sartzen zituzten gorputzak pillaka, danak batera.
Ori da Fermin Imaz-ek bertsoak jarri zizkion lur-ikara.
|