 |
|
 |
 |
|
Fermin Imaz
Fermin Imaz-ek galerna ontaz atera zuan bertso-papera ez degu iņon ere arkitu. Donostiko mariņelai zor dizkiegu emen dijoazen bertsoak (3).
1
Mayatzaren ogei ta
laugarren arratsian,
galerna bat sartu zan
modu zorrotzian,
urrengo egunian
kontu txarrak zian,
txaluparen granorik
etzala etxian,
zer pena izango zan
askon biyotzian.
|
2
Ondarrua da asko
kastigatu dana,
fameli orietan
bada naiko lana,
zierto badakit gaizki
egongo dirana.
anparatu nitezke,
jaunak, al derana,
askok bezela banu
nundikan emana.
|
3
Itxaso sagradua
dalako meriyo,
makiņa batei negar
egiņazten diyo,
berriz ere ezin izan
gindezke ba fiyo,
alperrik astia da
orren kontrariyo,
ito diranak ez dute
jan bearrik geyo.
|
4
Salbatuko etzuela
zutenian etsi,
txalupari lotuta
omen zioen utzi,
................................
................................
................................
................................
................................
................................
|
5
Gorputzak egiņik ura
utzirikan ala,
igari abiyatu
ziran beriala,
batek bidian ziyon
ezin zeikiala
alperrik zala orduko
aren egiņala,
pentsa zagun ortatik
penatu dirala.
|
6
Baporia artuta
ziranian erten,
beste lagun guziak
galdetzen zioten
utzitako korputza
ia aber nun zuten,
besua luzatuta
ziyon erantzuten,
sayatu ziran baņan
billatu etzuten.
|
7
Arrantzalia dabil
peligro aundiyan,
ardiyak otsuakin
bezela mendiyan,
ezer ez dute izan
joan dan aspaldiyan,
gogorra pasatu da
oraingo aldiyan,
artzeko modukuak
dira memoriyan.
|
8
Arrantzale maitiak,
umildu gaitian,
beti ibilli gabe
desgrazi tartian,
errespeta dezagun
guziok batian
..............................
..............................
Zarauzko bikayua
bizi dan artian.
|
(3) Argibide auen emalleak: El Pueblo Vasco ta La Voz de Guipúzcoa periodikuak eta Donostiko mariņel zarrak: Inazio Carril, Inazio Aizpuru.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |