 |
|
 |
 |
|
Fermin Imaz
1
Bertso batzuek ateratzeko,
jaunak, izan det asmua,
orain baño leenagotikan
artua neukan planua,
batzuentzako poztasuna da
bestientzako damua,
tokatzen ez dan arrazoyikan
publikatzera ez nua,
gure Jainkuak eman deidala
entendimentu sanua.
|
2
Gauzak pasatu diran bezela,
kristauak, nai ditut konta;
arraunian asi ziraden
beatzi t’erdiyak jota,
ango jendien burlak orduan
brankan gañera iyota,
esanaz: Eman akiyozute
erremolkeko txikota,
oyek emendik Donostiyara
ez dituk iritxiko ta.
|
3
Oyek ez ezik bestiak ere
oituak burla egiten,
bañan ez dakit personarikan
errespetatzen dakiten,
bañan orrela oinperatzia
zer pena ematen duten,
etzuten asko pentsatzen
baño inbenzibIe ziran irten (6).
|
4
Gizon galanta izanagatik
ez da jeniyoz ustela,
andik onuntza olako markik
etzun egingo bestela,
bañan berriz e bikuarekin
fiyatu ez ditezela,
sei milla eta piko badaude
esaten duten bezela,
gizon bakarra probatutzeko
uste det naikua zala.
|
Fabian Loidi. apaiz jaunak lau bertso jarri dizkio Orio-ko Aundiari (“ESKU-AZALAK”, Colección “Olerti”, 80-garren orrialdi).
Lenengoan onela dio:
...Bi metro luze, indar biziko
zan Oribar’ko Aundia...
|
Irugarrenean:
...Agertu ziran indar aundiko
bi arraunlari batentzat:
Donostiako Erdozia ta
bestea Pasaiko Artzak.
|
Ta laugarrena oso-osorik:
Oriotikan Donostiraño
eratu zuten borroka,
Zubi-aurretik abitu ziran
arraun-indarrez orroka...
Aundi bakarrak bide erdiraño
erakutsi zien popa,
azkenik larri ontzi bikoak
irabazi zun estropa.
|
(6) Bertso ontan puntu bat falta da, irakurlea konturatuko dan bezela.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |