Kantabria-ko itxas-gizonai oroipen bat


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Kantabria-ko itxas-gizonai oroipen bat

Fermin Imaz

Kantabria-ko Itxas-Gizonai Oroipen bat



1
Nere biyotz gaixua
eskaka ari zat,
bertso bi ipintzeko
baldin baderitzat,
Abuztuen amabiyan
sortu zan ekaitzak
egin dizkigu oso
deskalabru gaitzak,
makiña bat persona
ondatu du beintzat.
2
Penak esplikatzera
orain naiz abiyan,
motibua dan gisan
mintzatu nadiyan,
milla bederatzireun
eta amabiyan,
gañera Abuztuko
illaren erdiyan,
desgrazi au pasa da
kosta Kantabriyan.


3
Kulpa gabeko franko
badu eramana,
bakoitzai errezatu
Aita-gure bana,
ain da negargarriya
egin digun lana,
anparo gabe utzi
ainbeste aur ta ama,
sinisten ere gaitz da
aurten pasa dana.
4
Abuztuko illaren
amairugarrena,
guretzat argitu dan
egunik barrena,
izan zagun kupira
denak alkarrena,
gogoratu utsarekin
lertzen zait barrena,
au da paraderua
Kantabritarrena.


5
Eun da amaseikua
Bermeo bakarra,
aurten ez dute izan
suerte ederra,
erri txiki batentzat
ai ori negarra,
aurrak aita falta du
ta amak senarra,
badaukate anparo
on baten bearra.
6
Itxasua zitzaigun
asarretzen asi,
bendabal aldetik zan
aizia nagusi,
nork bere puestuari
ezin ziyon eutsi,
danak zatitu ditu,
iñor ez du utzi,
Gipuzkuan bertatik
ez da falta gutxi.


7
Eun da berrogei ta iru
omen dira danak,
arrantzalietatik
ondatu diranak,
gure Jaungoikuari
kontua emanak,
guk egin bear degu,
bizirik geranak,
ayetzaz erregutu
biyotza duanak.
8
“Aita San Inaziyo”
belako barkua,
amairu gizonekin
ur-pian sartua,
beraren imajiña
an zuen santua,
Habana-ko partian
dago kostatua,
tenpestade gaixtuak
jo ta puskatua.


9
Egur biren gañian
gizon bat jarriya,
ai, zer ote zan aren
orduko larriya!
lagunak bera jun ta
estadu urriya,
ez da Donostiyara
errez etorriya,
ikusi du birian
ixtillu gorriya.
10
Señale ibilli dala
arraixku aundiyetan,
arrai txarra besterik
ez dan tokiyetan,
illaren amabostan
goizeko seyetan
baporiak artu zun
beraren deyetan,
naikua sufritu du
paraje oyetan.


11
Izena Daniel du
nombria Eskurtza:
jeniyo bizikua,
espiritu utsa,
ta baliatu zayo
Jaunaren laguntza,
oso maltratatua
sartu zan onuntza,
berriz egon liteke
juan gabe aruntza.
12
Iñork galdetzen badu:
gauz ori nola da?
nik erantzungo diyot:
egiyaz onla da,
iñor dudan badago,
betor eskolara,
anuntziyatu zuen
orduko bolara,
graziyak milla bider,
Aita Orkolaga.


13
Ai gure biyotzeko
Aita Orkolaga,
beraren eskutikan
ez gaitzala laga,
orain bezela zaitu
eguna ta gaba,
berriz itxaso ortan
ez gaitezen traba,
bedorren talentua
gauza biarra da.
14
Jainkoa portatzen da
danentzat ondradu,
gaiztuarentzat igual,
ain biyotz ona du,
emanaz irabazten
degun ainbat gradu,
itxaso sagradua
ur guziyen buru,
ark ere gurutzia
errespetatu du.


15
Jesus maitiak eman
dezala argiya,
oraingo bolara ontan
badago premiya,
euskaldunen artian
au da pikardiya,
Bermeotik galdu da
jendien erdiya,
lutoz jantziya dago
kosta Kantabriya.
16
Ango itxas-kolpiak
ta urro-borroyak
tragatu nai zituen
mendi ta erriyak,
pasa dira desgrazi
ikaragarriyak,
orra amasei bertso
oraingo berriyak,
Fermin Imazek eta
Txirritak jarriyak.


IKUSI:
Bertso papera: “Imp. Baroja. - San Sebastián”. (Gertrudis Arrieta, Errenderi).
“Bertsolariya”, n.º 50, 1932’ko Dagonilla’ren 28’an: 1/10: ondatu beintzat; 4/4: egun txarrena; 7/9: ayetzat; 8/6: an zuben sortuba; 10/8: borondate onetan; 11/15: zayon.
Eskuz idatzia (Antonino Pagola, Ernani): 1/7: zizkigun; 1/10: da; 7/9: ayentzat; 12/7: anunziatua zegon; 13/7: itxaso ortan berriz.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org