Korrika-Apustua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Korrika-Apustua

Fermin Imaz

Korrika-Apustua

Prat Eta Ubarrechena-ren
Korrika-Apustua

1915

Fermin Imaz-ek urrengo bertso auetan aitatzen ditun korrikalariak, Pedro Prat katalana ta Domingo Ubarrechena donostiarra dira.

Garai artan, Ubarrechena ori zegoan emengo korrikalarietan txapeldun. Bazan beste korrikalari on bat: Juan Bautista Oreja, Naparroa-ko Errazkin-goa. Oni ere irabazi zion zezen-plazan, kamioan eta apustu luzean jokatu nai ez bazion ere.

Beraz, zezen-plazan kontrariorik etzuala ta emengo apustu-zaleak asi ziran oso bero “Españiako onenari” desafioa egiten.

“Amateur” deritzayotenak etzieten kasorik ere egiten. Pedro Prat katalana zegoan orduan txapeldun Españian. Erakusten zizkaten Prat onen markak, Ubarrechenarenak bañon obeak zirala askozaz ere, bañan alperrik.

Azkenean egin zuten Prat ori ekartzeko modu.
Prat onek marka auek zituan: ordu erdian 9 kilometro ta 33 metro, ta ordu betean 17 km. ta 698 m.; Maratón deritzayona, berriz, (42 km.), bi ordu, 47 minutu ta 18 segundotan.

Donostira etorri zanean, berriz, ordu erdian 8 km. ta 160 m. egin zituan, ta ordu betean 15 km. ta 918 m. Ez marka ona iñola ere, zezen-plaza euriakin lokatzez zegoalako, bañan ala ere Domingo Ubarrechena orri kilometro bat atera zion.

Auxe da Fermin Imaz-ek bertsoak atera zizkion korrika-apustua, 1915-garren urteko Ilbeltzaren 24-an jokatu zana.

Apustuzaleak nola geldituko ziran, zer esanik ez dago. Ala ere asi ziran Prat ori berriro ekarri nayean. Ta bai ekarri ere. Bañan etortzeaz etzuan egin “amateur” batek egin bear zukeana. Ta galdu egin zuan zenbat aldiz, ez berdiñean, bentaja emanda baizik (7).




(7) Argibide auek Tolosa-ko Jose Iguaran jaunak emanak dira. Milla esker.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org