Bertso Berriyak: Ilbeltzaren oi ta lauan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Bertso Berriyak: Ilbeltzaren oi ta lauan

Fermin Imaz

Bertso Berriyak



1
Ilbeltzan oi ta lauan
Donosti aldian,
korrika apustu bat
gendun igandian,
trabesa baten alde
zeguen jendian,
................. dakigu
onenak zein dian,
gutxi galduta eztakit
nola juan dian.
2
Kanpotikan etorri
zaigun katalanak,
aixa egin ditu
emenguan lanak,
arek eraman ditu
Donostitik famak,
oso ikaratuta
utzi gaitu danak,
toki askotan semeak
azte’ituzte amak.


3
Nola arek prueba ederrak
zeuzkan emanikan,
jendiak etzun uste
galduko zunikan;
eztegu nai izaten
besteren onikan,
onena dala esaten
ez degu lanikan,
eztet uste tranpiyan
ibilli danikan.
4
Tranpiya egin baño
nayo du ez mugitu,
emeretzitik amasei
irabazi ditu,
badauka edozeñek
ainbeste meritu,
bildur naiz katalanak
ote dun eritu,
eztute belakuan
lazuan gelditu.


5
Domingo, txarrerako
eztizut esaten,
gizona ez da munduan
betiko izaten,
maite zaitutelako
dizut erakusten,
ez ibilli geyago
zure burua austen,
ondorengo batzuak
poltsak bete’itzaten.
6
Txanpon franko badezu
zuk e irabaziya,
izandu zeralako
oinkari biziya;
lana egiten dunak
dauka mereziya,
nayo nuke bazendu
amak galaziya,
galdu baño lenago
osasun guziya.


7
Katalana izango da
anka bizikua,
au’re etzun billatu
oso pisukua,
biyan artian dute
marka gaitza jua,
maiz jartzen badiyote
aren gisakua,
lertu-aziko dute
mutil gizajua.
8
Trabesik ez eiteko
zan katalana esana,
jakiñian jartzia
egin zun gauz ona,
obeto ezin portatu
liteke gizona,
bañan bazan jendia
kontra asi zana,
zer ote da juiziyo
eskasa izana!


9
Jakinda’re onen alde
zegon doblatuan,
jendia ixildu zan
asi zan orduan,
apustua du beti
zenbaitek buruan,
asko ez daki ............
nola sartzen duan,
zentzu gabeko franko
bagera munduan.
10
Ogei duro amarri
bazan otsegiña,
billatu zula uste det
zeñekin egiña,
irabazi zuanak
ai zer atsegiña,
galdutatuak berriz
sabeleko miña,
amaika buru auste
ekartzen dun griña.




11
Zertako gera orren
buru arro dunak?
berriz e sortuko’ira
kontrako lagunak,
danantzat zabaldutzen
dirade egunak,
zabarren zabarrenak
gaude euskaldunak,
juiziyuan sartzeko
premiya degunak.
12
Katalana etorri zan
beste markatuta,
etzuan gelditu nai
oni barkatuta,
aspaldiyan zeguan
ondo armatuta
eztegu estimatu
gizon portatuta,
nai bazun juango zan
diruz kargatuta.


13
Egiyak esplikatzeko
ez da biar lotsik,
eztegu esateko
aren kontra itzik;
gogorik izan balu
egiteko gaitzik,
askok etzun izango
ipurdiko otzik,
zenbat juango ote zan
patrikatik utsik.
14
Apustutik gauz onik
ez liteke etorri,
ondoreniak txarrak
oi ditu ekarri,
lenago zerbait duna
igual gaizki jarri;
oraindikan bagera
gabiltzanak larri,
nundikan zer kenduko
diyogun alkarri.


15
Izan nai eztuenak
kristau dezentia,
bere buruaren gain
dakar azotia,
oyek noiznai pasatzen
diran gauzak tia,
ez det uste danikan
gezurra esatia,
bentaja txikiya da
arrua izatia.
16
Badirade, bai, beste
asko jokalari,
jan baño nayo’utenak
apustuan ari,
ezer eztiye opa
beren buruari,
pentsamentu gaiztuak
egiñez ugari,
danantzat ona danik
eztet uste ori.


17
Alper asko oi dira
ortatik mantendu,
bañan betikuak e
gaizki ematen du;
bat oker ikusi arte
ez gera kontentu,
...........................
ez alkarri kendu,
ai zer bentaja ori
egingo bagendu!
18
Orra emezortzi bertso
apustuarenak,
ontan aituko zaizkit
ditudan kemenak,
orrek ekartzen ditu
oñaze ta penak,
baita gerran jarri’re
pakian daudenak,
0jala galazita
baleudezke denak.


Fermin Imaz-enak



IKUSI:
Bertso-papera: “Imp................ Callejón ...........”. (Ezin irakurri da besterik) (Imp. Macazaga, Errenteri).

1/7: Ezin irakurri paperak emen diona.
9/7: Ezin irakurri paperak emen diona.
15/6: Diran gauzak tia= diran gauzak dira.
17/7: Ezin irakurri paperak emen diona.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org