Bertso Berriyak: Bertso batzuak ateratzeko


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Bertso Berriyak: Bertso batzuak ateratzeko

Fermin Imaz

Bertso Berriyak

Bertso Berriyak
Fermin Imaz-Ek Jarriyak

1924

1
Bertso batzuak ateratzeko
enkargua det emana,
kontzientziyak agintzen dula
sayatuko naiz al dana,
arrigarriya izan biar du
Zegama-n gertatu dana,
ai, seme batek gurasuakin,
Jauna, egin duan lana,
gaitz ortatikan libra gaitzazu,
zeru ta lurraren Ama.
2
Esplikatzera abiyatu naiz
nik jakin dedan guziya,
lendabiziko eskatzen diyot
Jaungoikuari graziya,
semiak aita aizkoraz jota
or kendu diyo biziya,
odol otzian ori egiteko
etzan txantxetan asiya,
salbaziyorik eztadukala
egon liteke etsiya.


3
Eztakiyenik baldin badago
jartzen det abertentziyan,
azaña ori egin da gero
etzan gelditu etsiyan,
aita ilda berriz ipiñi zuan
erruberaren azpiyan,
bire zuzenik eztu billatzen
azitakuak gaizkiyan,
orra negarra galanta jarri
bere fameli guztiyan.
4
Alkarri maite ziyotenikan
etzan askorik ezagun,
etsaya berriz tentaziyua
ematen gau eta egun,
gauza zuzenik ezta beñere
oyekin bagera lagun,
odolak bero dauden denboran
korputza eztago sosegun,
nere anayak, guraso zarrak,
errespetatu ditzagun.


5
Da esaten det, ai, nere itzak
arren ofenditu etzala,
komeni bada bere tokiyan
Jaunak eduki dezala,
esaten dute guraso ori
bere meriyoz il zala,
eta semiai eman diyote
pixka bateko itzala,
lenago gaizki egin bazun e
orain pagatu ditzala.
6
Bere ondorenguantzat lotsa aundiya,
erriyak ere kaltia,
kartzelan dagon gizarajua
triste ta penaz betia,
aitak eta amak bere umia
izan biar du maitia,
gero ondoren nai baldin badu
ainduak zuzen eitia,
guraso onari tokatzen zaizkan
errespetuak oitia


7
Bere odolako umiarentzat
ona bada gurasua,
uste det arek eamango dula
bere bizitza osua,
bañan kulpikan eztula, jartzen
baldin badiyo lazua,
andik aurrera bizimodua
ezta izango gozua,
askorentzako ortikan dator
erremateko mazua.
8
Asko gurasok dituzte berriz
txarren txarreneko griñak,
denak berentzat biaituztenak
berak ta bestek egiñak,
nik orlakuai esaten diyet
eosgor buru arinak,
orlako gauzik eztu jarritzen
Jesukristoren dotriñak,
zenbait aita ta aman biyotzak
eztira berdin berdiñak.


9
Semia edo alaba abiyatzen da
ezkontza preparatzera,
bakoitza berai gustatzen zayon
bizimodua jartzera,
guraso askok despreziyua
egiten daki atzera,
“nik doterikan emango eztizut
ortaz ezkontzen bazera”,
orra zer moduz jartzen dituzten
beren buruak galtzera.
10
Orren meriyoz asko dirade
juaten diranak igasi,
da ibiltzen diran tokiyan berriz
biziyo txarrak ikasi,
fameliyako buru diranai
nai diyet adierazi,
alkar maitatzen baldin badute
ez ezkontzia galazi,
ez litzake ordun emen sortuko
sortzen dan ainbat desgrazi.


11
Diruak ere mundu onetan
badaduzka bere lanak,
bizimodu obia eramango du
alkar maitatzen duanak,
gurasuetan kulpik aundina
jeneralian du amak,
biar eztiran arrazoyetan
askotan sartzen diranak,
oker aundiyak ekartzen ditu
kontseju txarra emanak.
12
Ataun degu aundiyagua
pasatua dan erriya,
nik bezin ondo jakingo dute
asunto orren berriya,
biyotza lertu liteke malkoz
ezpaldin bada arriya,
konsideratzen baldin badegu
da gauza negargarriya,
erejiak baño okerrago
dago jendia jarriya.


13
Egun batian iru eriyotza,
ori da gauza tristia,
lendabiziko arreba ta ama,
gero illoba gaztia,
ondorenguai etorri zaye
danairi lutoz jaztia,
bolara artan etzun pentsatzen
iñor bizirik uztia,
da orain berak merezi luke
gurutze bati jostia.
14
Laugarrena ere arrapatu
izan bazun inguruan,
gaxuak ark e juan biarko zun
beste biyaren moduan,
maitiak ai zer larritasuna
ibilliko zun orduan,
bañan aingeru guardakua
anparo zuan onduan,
orra gure Jaunak zer milagruak
egiten ditun munduan.


15
Orra komeni diran bertsuak
Fermin Imaz-ek atera,
geyago jarri litezke baña
nijua errematera,
desio nuke zabaldutzia
Gipuzkuako partera,
diruz jantziya ez nago baña
ontatik badet aukera,
borondaterik duenik bada
etorri eramatera.


IKUSI:
Bertso-papera: “Imprenta “La Económica”. Arroca B, bajo. (Amara)”. (Garro baserria, Getaria).
Bertso-papera, moldiztegiaren izengabea. (Makazaga-renean, Errenteri).

6/10: oitia = oik dira.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org