Fermin Imaz-ek Bere Buruari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Fermin Imaz-ek Bere Buruari

Fermin Imaz

Fermin Imaz-ek Bere Buruari



Fermin il zalako susmurra zabaldu omen zan bazterretan, artean bizirik zala. Jakin zuanean, mindu egin zan oso. Ta bertso auek atera zitun.

1
Bertsuak jarritzeko
etorri zait era,
noiznai ez da izaten
olako aukera;
il naizela susmurra
didate atera,
gezurra esateko
ori da tankera,
jeiki oitik bera,
gero sukaldera,
andikan kalera,
“bizi al aiz?” galdera,
alaituko gaituzte
triste bagera.
2
Fermin bertsolariya
oraindik da bizi,
batzuek nai ez dute
ondo ikusi,
projimua amatzen
nun dute ikasi?
Jaungoiko Zerukoa
da gure nagusi,
Ari ezin galazi,
nai dunak kontra asi,
duena merezi
dijua lenbizi,
bat denbora baño len
nai dute ill-azi.


3
Askoren mingañian
ez degu baliyo,
utsa iñori gaitzik
egin baniyo,
animik ez da galdu
ni naizen mediyo,
zergatik daude ola
nere kontrariyo?
ez naute gora iyo,
txit nago seriyo,
ez da misteriyo,
zer erremediyo?
gaizki nai duenari
ajola diyo.
4
Ni ez bezelakuak
ikuste’itut juaten,
neroni ez dakit zer
pasako zaten,
mundu ontara betiko
jayo ez giñaden,
uste gabeko gaitzak
oi dira izaten,
orra zer daukaten,
lasai degu jaten
dutena ematen,
ari naiz esaten,
bizi naizela oraindik
jakin dezaten.


5
Egiyak dira danak,
nai dunak aditu,
joan dan Ilbeltzan bostan
nintzan eritu,
eta zazpiyan berriz
lanetik gelditu,
ankak ein zitzaizkidan
guztiyak aunditu,
ni nola mugitu?
nai ta ezin abitu,
miñak emen ditu,
an zan suzeditu,
nayo nun beste batek
izan balitu.
6
Golpe txar batengatik
ditugu antsiyak,
oyek dira pobrien
irabaziyak;
nunbait ibilli biar
persona biziyak,
aberastasunian
ez gera aziyak,
lanian eziyak
senide guziyak
asko ikusiyak
zer eredentziyak!
Jaunak eman ditzala
pazientziyak.


7
Tristetutzen gaituzte
ez diran kontuak,
nik e baditut nere
sentimentuak,
anima gaizto asko
bai-dauka munduak,
premiya daukatenak
jartzeko onduak,
ez gaude galduak,
badauzka munduak
zeñek lagunduak,
kristau onraduak,
ala diyo bostgarren
mandamentuak.
8
Iñor gaizki ikusita
eiten dana poztu,
sentimentu aundirik
ezertan eztu,
olakotzaz obe da
sekulako aztu,
ez dezala besterik
burutikan nastu,
dabillenak estu
naigabia maiz-tu,
ezin bada piztu,
or itzegin justu,
juiziyuan dagonak
ori sinistu.


9
Modu onetaraño
desiatzen dunak,
infernuan daukazki
bere lagunak,
obe litzake aruntz
baleduzke junak,
projimuari galdu
gabe osasunak,
oyek maitasunak
guk daduzkagunak,
olako personak
ez dirade onak,
ai zer alibiyua
miñez dagonak!
10
Ori da inkurriyua
neretzat daukena,
mundutik biali nai
al dan lenena,
neronek e badakit
il biar detena,
bañon zertarako eman
orrenbeste pena?
ori esan dutena
mingarriya dena
federik onena
Jaungoikoarena,
egon eman artian
Arek ordena.


11
Ezagun da ez dutela
kariñorik bate,
ez dauzkat iritxirik
larogei urte,
orreIakuak badu
etsayakin parte,
bestela nola egin
orrenbeste kalte?
ez nautenak maite
larri dabiltzate,
sayatze’ira fuerte
ni ill-azi arte,
lasayak gera bañan
bildurtzen naute.
12
Gezurra da ein dedala
eliza-legia,
ez naiz gertatu orren
zentzu gabia,
euki zagun al bada
garbiro bidia,
iñorentzat ez izan
txarrera idia
egin nork beria,
utzi maldadia,
ez dunak fedia
baluke obia,
oyek e guretzako
jarriyak dia.


13
Makiñatxo bat salsa
bada ibilliya,
bakar batek ere ez du
esan egiya,
agiyan izan leike
pusken bat premiya,
danok ez dadukagu
anima garbiya,
infernu goriya
guretzat da iya,
an dago guardiya
diabru aundiya,
ark ere ez du eukiko
mutur argiya.
14
Orra amabost bertso
gezur gabetanik,
apenas itz bat ere
ala dagonik,
autan ibillitzia
ez det beste penik,
murmuraziyo orrek
nun eiten du onik?
zeñek eman janik
egin gabe lanik?
paperak berenik
saldu nai ditut nik,
iñor etortzen bazait
artu nai dunik.


14/1: Beraz bertso bat falta da. Oyek kantatu zizkiguna (Antonio Pagola, Ernani) etzan amabostgarrengo ortaz oroitzen.
14/11: Emen papera aitatzen da. Inprentatu ta zabaldu ziran beraz bertso auek. Ez degu paper ori iñon ere jaso.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org