Fermin Imaz Eta Txirritaren Sesioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Fermin Imaz Eta Txirritaren Sesioa

Fermin Imaz

Sesioa

Fermin Imaz Eta Txirritaren Sesioa

1927

Fermin Imaz eta Txirrita adiskide izandu ziran, baņan azkenerako sesio gordin bat izan zuten alkarrekin.

Zertaz ta nola asarretu ziran, alkarri jarri zizkioten bertsoak aditzera ematen dute.

Baņan zerbait geyago jakin nayean Txirritaren illobari galdetu, ta ara iya itzez itz zer erantzun zuan:

“Garai artan Txirritaren kontu zegoan San Tomasetan Teatro-ko bertsolariai deitzea; ari enkargatzen zioten.

Beti, edo askotan beintzat, Fermiņi deitzen zion, beste batzuekin batera.

Urte batean, ordea, garaiz azaldu etzalako-edo, etzion deitu.
Imazek, ordea, bazuen deituko ziolako ustea, ta traje berria egiņa zuen ango jornalakin pagatzeko asmotan, ta ezin pagaturik gelditu zan.

Easo-kaleko Bar Manuel ortan, txaketa berria artuta bere asarrean arrika bota zuen esanaz:

-Zerekin pagatu bear det nik orain au?

Ta bertsoak jarri zizkan gure osabari.

Jai-goiz batean Errenterian azaldu zan bertso-paper oyek saltzen.

Baita ere gure osabak ordaņak jarri. Beti bezela neronek kopiatu nizkan. Etzan bera saltzen ibilli. Besamotzari ta Asteasuar bati eman zizkien saltzeko”. (10)




(10) Jose Ramon Erausquin, Gazteluene, Alza.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org