Bertso Berriyak: Bertsuak jarri ditut merezi bezela


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Bertso Berriyak: Bertsuak jarri ditut merezi bezela

Fermin Imaz

Bertso Berriyak



1
Bertsuak jarri ditut
merezi bezela,
ze izan deran jendiak
jakin dezala,
uste nuan Txirrita
gizon fin bat zala,
bi ontza bada orren
arpegiko azala,
danen kabezala
portatzia ala,
dakit gaizki dala
artu duan gala,
uste det ori ainbat
gizon gerala.
2
Arrazoi aundiyakin
egiten naiz mintza,
nere entendimentuak
ala deritza,
teatrora juateko
eman ziran itza,
bera ori nola dan
bertsolarin giltza,
nik biar nun agintza
nor izan banitza,
egin diran gaitza
aziyo murritza,
lagunak engaņatzen
zertan zabiltza?


3
Nor da ni ez eamateko
esan duan ori?
nere aurrek’aldera
etorri bedi,
errespuestak aguro
emango’izkat ari,
gertatzen ezpagera
burutikan eri,
despreziyo ugari
egin dire neri,
kulpik eztunari,
beren lagunari,
maitasun aundirikan
ezta agiri.
4
Santo Tomas bezperan
egindako lana
ezta diruarekin
pagatzen dana,
alakuak juntatu
ziran alkargana,
alare neri eman
zabarraren fama,
ez negon erana,
gustatzen zairana,
orrek neregana
ezin eramana,
ondo goguan artu
esan derana.


5
Jateko egon banitz
orren esperantzan,
nere bizimodua
aspaldi juan zan,
motibo aundi gabe
sartu naute salsan,
aziyo ori egitia
prezisua al zan?
pazientzi artzan,
bera dabil dantzan,
teatro ta plazan,
ustez konfiantzan,
obeto emango zun
portatu bazan.
6
Ez nuan lasai pasa
San Tomas eguna;
ori da aziyua
egin ziguna,
damu det nik orrekin
izketan jarduna,
diru pixkat sikiera
artu biar nuna,
zenbaiten barruna:
mingaņa leguna,
biyotz gogorduna,
probatu deguna,
bajuak altxatzeko
ai zer laguna.


7
Ori bera dalarik
guziyon burua,
laguna tratatzeko
ezta modua,
teatrorako eman
ziran enkargua,
etorritzen zanian
biar zan ordua,
orduko tratua,
ala nun artua,
berak biartua,
gauza ziertua,
kristaba izatia
orren atrebitua.
8
Orduan ez nebillen
modu ederrian,
goizian bezin gaizki
illunarrian,
orrek baztarrera utzi
laundu biarrian,
orra gure okerra
nundik etorri’an,
eztakit txarrian
zertako jarri’an,
eztauka urrian
lotsik muturrian,
ojala egin ezpalit
itz bat aurrian.


9
Jornal-bide ederra
etzitzairan irten,
gauba arek ai zer pena
ematen diten,
personik estimatzen
apenas dakiten,
barren guziyak jarri
ziran irakiten,
ai naiz itzegiten,
eztet utsegiten,
oik zer dabilkiten
zalla da jakiten,
lagunari etzayo
ori egiten.
10
Enpeņatu gaitezen
arrazoi garbira,
illunpetatik nai det
irten argira,
gustora egingo nun
teatrora jira,
len ere juan izan naiz
alako tokira,
etziran kupira
pixka bat sikira,
nerekin gaizkira
portatuak dira,
toki onian negon
orren begira.


11
Uste nuan Txirritak
niņula maitia,
ezagutzen det orren
borondatia;
ezta basta izaten
itzak ematia,
ori portatu balitz
banuan partia,
ni penaz betia,
ez naiz kulpantia,
ara ez juatia
neretzat kaltia,
orrela galdutzen da
lagun-artia.
12
Len ere sobra daki
zer gizon dan Fermin,
beņere aziyo txarrik
eztiyot egin,
berak orden bezela
utzita aldegin,
len baņo okerrago
ni gelditu nadin,
orrek eman dit min,
nai baldin ba’u jakin,
zer zuan nerekin
gogor diyot ekin,
orla portatzen al da
lagunarekin?


13
Beste Astiasur bat
etzana soziyo,
arek eztu umiak
ainbat juiziyo,
teatruan erdiyan
or plantatu zayo,
sillan eseri eta
jarrita seriyo,
ustez zegon piyo
asteko propiyo,
barakin bat geyo,
teloyik ez iyo,
bestela bertsuetan
ekiten diyo.
14
Orra amalau bertso
beatzi puntuan,
batzuak jarri naya
nauzkan kontuan,
ori portatu bazan
biar zan moduan,
bertsuak jartzen lanik
izango ezkenduan,
bera zan karguan,
bertsolari-tratuan,
ni beintzat galduan
gelditu orduan,
aber Fermin Imaz-ek
arrazoi duan.


IKUSI:
Bertso-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Jose Anjel Sarasola, Olalde, Alzibar, Oyartzun).

Ezkuz idatzia: (Patxi Lazkano, Otsoki, Alza).









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org