Bertso Berriyak: Desprezio bat egin diraten meriyo


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Imaz Fermin »  Bertso Berriyak: Desprezio bat egin diraten meriyo

Fermin Imaz

Bertso Berriyak



1
Desprezio bat egin
diraten meriyo,
bi bertsolari gabiltz
oso seriyo,
len lagunak giņanak
orain kontrariyo,
egitan ari danai
luzituko diyo,
onrai amoriyo,
gora nai det iyo,
gero ta egokiyo,
ortan izan piyo,
bestela arrazoyak
eztu baliyo.
2
Zuzen eraman nai det
asi dan ariya,
Txirrita, badaukazu
orren premiya,
andriak einda jaten
derala ogiya,
gaizto ta inbustero,
gezur kontariya,
zure memoriya
ezta ugariya,
talentu eriya,
korputza nagiya,
errespeto gutxiko
bertsolariya.


3
Ni sano asko nitzan
San Tomas bezperan,
zurekin kantatzeko
deran euskeran,
ordun e ez nun egin
zuk ainbat jan da eran,
gertatzen nitzalako
alako tankeran,
zuk jarri paperan
gezurrak aukeran,
arrazoirik deran
etzaude ezagueran,
denak dakite nola
portatu zeran.
4
Zenbateraņo naizen
nai dezu probatu,
menderatu nai baņa
ezin logratu,
zuk gaizki egin eta
nik nola barkatu?
urrenguan gizona
obeto tratatu,
eztizut faltatu,
ain gutxi markatu,
etziņan portatu,
esanak ukatu,
nik orduko jornala
nai det kobratu.


5
Ondo errepasatu det
nik zure dotriņa,
neretzat billatu det
ozo zikiņa,
badaukat motibua
sentitzeko diņa,
oraindik juan etzaizu
gaztetako griņa,
zaude utsegiņa,
gaizki itzegiņa,
txarrakin jakiņa,
ai buru ariņa,
zu ari zera jaten
bestek egiņa.
6
Fameliyan sartzia
ai zeņen gaizki’an,
zer ikusiya daukazu
nere emaztian?
arro zere burua
lasai ikustian,
bestela ibilli biar
zenduna eskian,
bata ta bestian,
jai eta astian,
estadu tristian,
nik nere ustian,
nunai azalduko naiz
zu ainbestian.


7
Arrazoi ederrikan
nago ni entzuna,
bire txarretan juan
biar etzuna,
ori da onra-bidia
jarri dirazuna,
sekulan e lotsikan
izan eztezuna,
deran ontasuna
galdu nai nazuna,
ai zer naitasuna
zuk dadukazuna,
nere andriakin al dezu
eginkizuna?
8
Galduta ibilliya
naizela bertsuak,
Errenteriyan saldu
nitun batzuak,
gertatu izan litezke
alako kasuak,
zuk jarritako oyek
eztaude gozuak,
oso penosuak,
badaki auzuak,
daukaizkit jasuak,
gezurti osuak,
nai dana esan libre
kristau falsuak.


9
Nere gisa zu ere
tabernan sartuta
ikusi izan zaituzte
txit zabartuta,
patrikaran dituzun
diruak galduta,
maldiziyoka gogor
ezin billatuta,
iya erotuta,
tximak arrotuta,
ezin burututa,
kopetai elduta,
far eiten det askotan
gogoratuta.
10
Etxerako etzerala
izaten presarik,
orri ez gustatzen nunbait
ardo gozorik,
nik basoka bezela
litroak osorik,
gero ezin emanikan
aurrera pausorik,
ezta bertsolairik
oi bezin lasairik,
etxian sikerik
ein gabe kasorik
zuk bezela eztet pasa
aste osorik.


11
Itzak legunak eta
biyotza bestera,
gu orren mingaiņian
ezer ezkera,
ia nola ibilliya
ote dagon bera,
zapartuta erorita
espalda atera,
orren ezaguera
juna dago bera,
ez etorri onera
lotsak ematera,
zu baņo zintzoguak
izandu gera.
12
Uste al dezu nagola
arrazoi gabia?
itzak emanda, nazu
gaizki lajia,
ikusi ezpanizu
neretzat obia,
ori ondo dakiten
gizonak badia,
ukatzen trebia,
ai Fermin ordia
naiz izan pobria
da gizon noblia,
zu berriz alper danen
diretoria.


13
Motibo gabe ez naiz
lan ontan asiya,
nun dezu orduko nere
irabaziya?
argatik eman dizu
Fermiņek auziya,
lotsagabia esatia
dezu mereziya,
zuk dezu guziya,
ezin ikusiya
eta maleziya
danen nagusiya,
ajolarik etzaizun
gaizki eziya.
14
Nola peontzan
eta alatsu argintzan,
lanian gogotsua
etzera izan,
beti zarpa zarrakin
ijituan gisan,
dakitenak ba’ira ni
gaztetan zer nitzan,
nai badute esan,
lana egin noblezan,
naiz bizi pobrezan,
erremeyoik etzan,
sayatuta galanki
irabazten zan.


15
Parte emango eztezula,
ai, juezetara,
arrazoyik b’al dezu
zuk ezertara?
nai dezunian biyok
juango gera ara,
orrekin eztirazu
sartuko ikara,
kararikan kara,
ondo errepara
zure kantetara
nola’ituzun para,
aber erortzen zeran
arrazoitara.


IKUSI:
Bertso-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (J. A. Sarasola, Olalde, Alzibar, Oyartzun).
Eskuz idatzia, Patxi Lazkano, Otsoki, Alza: 6/5 arrotzera burua.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org