|
Fermin Imaz
Bertso Berriak
Txirritak Jarriak
1
Bigarren txandan Fermiñek kantak
ni mendratzeko pozian,
arrazoi-bide aundirik gabe
dabil tankera motzian,
orren kontuak bostetatik lau
gezurrak izango zian,
orain ordañak artu ditzala
ijituaren bozian.
|
2
Ori tabernan sartu ezkero
beti aingeru-jazkeran,
arriturikan dago jendia
nola itotzen etzeran,
buru guztiya nastua dauka,
faltatutzen du euskeran,
zuk esan dezun funtziyu ori
etzan San Tomas bezperan.
|
3
San Tomasetan seyak aldian
zertan etziñan juntatu?
komenentziya jarriko nizun
nai bazenduen kantatu,
nik orduantxe zein juango ziran
biar nuen apuntatu,
ipurdiyari atzegiozu
ez bazerade kontentu.
|
4
Elkarri artu biar dizkagun
kargu klasiak ok tia,
Kojuenera zertan ez bildu
juan dan urteko tokia,
nekatu gabe gustatzen zaizu
mokadu onak jatia,
kalerik kale nai al zenduen
ni zure billa juatia?
|
5
Ernegatuta bezela nago
zu bezelako gizonez,
baldarragorik ez det billatu
ni akordatzen naizenez,
ixildu gabe beti or zaude
ona zerala esanez,
juango ziñake gustora baño
iñondik deyik izan ez.
|
6
Geyenak gera zaliak baño
kontu izan eranian,
ez al dakizu zer pasatzen dan
deskuiratzen geranian?
nundik-nai deya izango dezu
trebe bazaude lanian,
zenbaitek danak paltsuak ditu
bera mozkortzen danian.
|
7
Andriagandik apartatuta
iñoiz ibilli da ori,
erdi-mozkorra zegon batian
berak esan ziran neri,
arduarekin adiskide da,
gorroto gutxi lanari,
agindutzia ez du baliyo
berez alperra danari.
|
8
Geren barrengo sentimentuak
esan ditugu itz biñan,
gaita txarrian egon bagiñan
orrentzat ainbat ez giñan,
zenbait naigabe pasatu dezu
kayeko portal izkiñan,
oraiñ e noski etzera egongo
Hotel Maria Cristiñan.
|
9
Gutxiyeneko bost ofiziyo
badituzu len pasiak,
ongi sayatu izan baziñan
baliyo zuten klasiak,
berriz andikan ez dezu deyik,
gelditu ziran asiak,
argintzan bizi biar badezu
galduko zaitu gosiak.
|
10
Lenago ere ibilli zera
oso tankera txarretan,
egunak pasa parrandan eta
lotan ukullu zarretan,
ez dakit nola utzi dituzun
pagatuta edo zorretan,
nik baño obeto jakingo dute
Antigua-alde orretan.
|
11
Gañera burlaz jarri dirazu
autsi derala besua,
asko dakiyen batek jartzeko
ai zer nolako bertsua,
gizon txarrari edozein gauza
esanda’re igualtsua,
ni ez naiz izan zu zeran bezin
alperra eta paltsua.
|
12
Mayatza da ta arrantz aundiyak
egiten ditu larrian,
atzian biar luken puska bat
lastimaz dauka aurrian,
nere erdiya ez daki eta
ez da konforme parian,
tontor aundiyak bajatutzeko
ez dabil leku txarrian.
|
13
Jendia franko juntatu izan da
bertsolariyen sonara,
diru piska bat irabazteko
franko paraje ona da,
ez al zaizkizu akordatutzen
lenagoko bi jornara?
berrizko deyik nai duenikan
ez mozkortuta juan ara.
|
IKUSI:
Bertso-papera: “Imp. “Aurrerá” Herrera”. (Joakin Gamborenea Zabala, Errenteri).
Eskuz idatzia, Patxi Lazkano, Otsoki, Alza.
4/2: ok tia = ok dira.
1/8: Txirritak bertsoak jarri zizkien ijituai: “Esplikatzera nua kontuak - ijito jende oyenak...”. Bertso oyek kantatzen diran doñuari esaten zayo “Ijituaren boza”.
|