Au poza senti det!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Au poza senti det!

Biktoriano Iraola

Au poza senti det!





Bilintxen modura

eta bere oroipen jarriyak





Gaur uste gabe, maite gozoa,
ikusi zaitutanian,
egiyetako zorotasun bat
sortu zait gorputz danian;
zuk jarri nazu biyotz gaxua
oraintxen zori onian,
eta begiyak pozez malkotan
aurrian zauzkatanian.
Zu ikusita nere biyotza
oraiņ ain kontentu dago,
uda-berrian txoriya baņa
oraindik kontentubago;
nere begiyak zuriak ditu
bere aurrian naiago,
gizon zekenak kutxa zillarrez
betea baņa geiago.


Zuri begira lenago ere
esan izan det neregan,
aingeru ori gure artera
zerutik jetxi ote dan;
zu beste iņor orren ederrik
nola ikusi ez dedan,
esan nazazu: ez al zerade
andik etorriya egan?
Zure ortz txiki, txuri, politak,
gaņera orren berdiņik,
ez det beņere ikusi iņon
ezer aiņ ondo egiņik.
Eta nork ditu zuk bezin begi
zeru-kolore urdiņik?
Ara zer esan arazten nazun:
jango zinduzket gordiņik!



Zeņi etzaizka gustatzen zure
pausoa eta mugira,
aiziak luma bultzata baņa
ariņaguak badira?
Zuri zerubak eman zizkizun
graziyak ainbeste dira,
ero-azitzen nautenak jartzen
naizen guztiyan begira.
Ordu denetan galdezka nabill
norentzat zeran, norentzat!
Bada beldur naiz ote zeraden,
dama, besteren batentzat;
usai gabeko loria ona
ez baldin bada zuretzat,
zuk artzen nazu -ala uste det!-usai
gabeko loretzat.


Ori orrela izanda ere
beti biyotzian zauzkat!
Zeņetan karga guztiz pixuak
ezin jasorikan dauzkat;
berez datozen atsekabeak
ainbesteraņo darauzkat,
berak oraindik galduko naute
baldin luzaro badauzkat.

Zure meriyo estu nagola,
arren, sinista nazazu,
arantza zorrotz baten modura
beti zulaka nakazu;
kupi zaite ta gogobeterik
biyotz barrendik esazu:
“Atoz gozoro eta betiko
batu gaitean ni ta zu".


(Euskal-Erria, 1880)











     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org