|
Biktoriano Iraola
Abenduaren 7ª 688-garren urtean
Izugarrizko ekaitza edo tempestadea, eta tximista baten erorketa Donostiako gaztelura, zeñek, lertu ondoren, eragin zituan guztizko kalte eta doakabe aundiyak.
(Composición premiada con el pensamiento de plata y oro en los Juegos Florales de San Sebastián)
Goizetikan zan itxura txarra
artzen denbora asiya,
eguardirako estali zuen
beltzez zeruben azpiya;
arratsaldian, illundurikan
ordubiyetako iya,
andik aurrera arrats triste bat
bezela zegon erriya.
|
Indar aundiyan asirik gero
itsasoaren mugira,
bagak murallen altuenetik
saltatzen zuten errira:
ura ikusten zuen tristeak
tximist dizdiren argira,
ikaratuta gelditutzen zan
beste aldera begira.
|
Antigua-ra ta Hernani-ra
zeuden pasabide biyak
izandu ziran momentu artan
itsasoak estaliyak;
egonagatik lenaz barrerak
ezkudatzeko jarriyak,
purrukatuta an ere egin
zituben kalte aundiyak.
|
Labak aldera turmoi soñua
ainbesteraño asi zan,
zeñen erriyan instante artan
etsi gabeko gutxi zan;
tximistak sartzen ziraden plazan
kalian eta elizan,
bertan ziranak Jaungoikoari
laguntza eske zebiltzan.
|
Andikan sarri gaztelura zan
beste tximista bat sartu,
ala bear da su-autsa(1) zegon
zertagiyan(2) zan suertatu;
zazpi eun da geiago ziran
kintalak bertan zartatu,(3)
zeñen erriyak golpez bezela
aguro zuen su artu.
|
Elizan gorde ziranak ere
etzuten diña denbora,
an bertan galdu baña lenago
ateratzeko kanpora;
bañan alako trantze estuan
nora joango ziran? Nora?
Uskeri bat zan laguntza billa
abiyatzia iñora.
|
Erri guziya garretan zeguen,
ura suaren indarra!
Leku denetan oju tristeak
antsiya ta deadarra;
gero lurrera amildutzen zan
labe artako sugarra,
zeñak zabaltzen zuen geiago
ikara eta negarra.
|
Momentu artan biyotz danetan
ala sartu zan tristura,
estu zebiltzan, beso zabalka
laguntza eske zerura,
Jaungoikoari erregutubaz
bakoitzak bere modura...
Munduban baldin trantzerik bada,
Jesus!, trantzia zan ura.
|
Ura bai zala Donostirako
juiziyoko azken eguna,
zeñek geroztik oroitutziak
senti arazten diguna;
aitak semia ezin salbatu,
ezin lagunak laguna,
galdurik bertan zenbat aberats
eta pobreren fortuna.
|
Gero alako itxuran berriz
ikusirikan erriya,
biyotza penak urratzen zuen,
aiñ zegon penagarriya;
ordu gutxiyan sua ta urak
purrukaturik guziya,
zirudiela Jaunak beraren
eskuetatik utziya.
|
(Euskal-Erria, 1880.)
Oharrak:
(1) Pólvora.
(Euskal-Erria-ren oarra)
(2) Almacén. (Id.)
(3) Estallar. (Id.)
|