|
Biktoriano Iraola
Guda, gudariak eta beren itz-bideak
(Poesia premiada con la pluma de oro en los Juegos Florales de San Sebastián.)
Soldadu oiek basorik baso
zer egitera dijoaz,
beren banderak zabaldu eta
atabalak orla joaz?
|
I
Gure errira zergatik diran
etsai gaiztoak agertu,
goazen gu ere, goazen segiran,
geranak gozoz elkartu,
antziñetako erramu osto
bat ez dediyen igartu.
|
Utzi ditzazu, nekazariya,
utzi laia ta ailtzurra,
estu ta larri bada erriya,
balitz zerbaiten beldurra,
fedez beterik gordeko degu
geren jatorrizko lurra.
|
Sortzen diranak porrokatzeko
lantza zorrotzak badira,
eta zer geran oroitutzeko
guazen guztiyok mendira...
- Zure begiko garrak zergatik
orla itzaldutzen dira?
|
- Ditut bi aurtxo, maite izarrak!,
bi zeru dira ederrez,
aiek nigandik laja bearrak
nauka estu ta beldurrez,
zeren geiago ikusitzia
ez dedan izango errez.
|
Nere emazte eta umeaz
beti zoraturikan nago,
bizi gera-ta alkar maiteaz
zeruan bezin naiago...
Aiek utzi ta nola joango naiz
ez badet ezer geiago?
|
- Asko da eta goazen agudo
utzirik erabat dudak,
izan ez dedin berandu gero,
gogor gordetzera mugak,
geren bandera ezkudatuaz
irabazitzera gudak.
|
II
Sutunpen otsa, burni zatiyak
jirabiraka su ta gar
dabiltzan ontan, bi gerrariyak
-itxumenduak, zer azkar! -
bildutzen dira koraje aundiz
purrukatutzera alkar.
|
Errekak ere, a Jaun justuba!,
odolez daude beteak,
zeru azpiya keak beztuba,
illez estaliyak beak.
orla gudatzen dira gizonak
iñoiz ikusi gabeak! |
Artean ketan ikusten dira
ibar, etxe ta mastiyak,
doi-doi noizik bein txingar argira
erreta edo ausiyak,
ezertarako bearrik gabe
alper alperrik guziyak.
|
Suertea ezin erabakirik,
legoiak bezin furiyan,
biurtzen dira indar beterik
berriz bigarren aldiyan,
mentzutu edo bertan galtzera
guztiz koraje aundiyan.
|
- Mentzutu degu! Kontra ziranak
zalantzan dirade asi,
ezin geiago eginda denak
oso dutenian etsi,
dijoaz armaz lur estalitzen
ikaratuak igesi.
|
Orain eskerrak Jaungoikoari
eman zaizkagun lenbizi,
eta ondoren giyariyari
duen bezela merezi,
zeren gaur guda balioso bat
oroipen dan irabazi.
|
III
Urrez jantzi ta agai luzeak
ikusten dira erriyan,
banderaz eta lorez beteak,
zinta politak erdiyan,
aize aldera denak jostatzen
guztiz graziya aundiyan.
|
Musika eta kanpanen otsak,
balkoi apañian damak,
pañuelo txuriz agurka, pozak
zoratu nayian danak,
orla dabiltza gozoz beteak
erri guziyan diranak.
|
Ara non diran, ara aurretik
guziyen agintariya!
Jende azkarra bere ondotik,
gazte ederra, guztiya,
kalian bete-betian datoz,
jendez estaliyak iya.
|
Erriko jende berdin gabea
ikusitzen da onela,
lore politez beren bidea
estalitutzen dutela,
zerutik euri jasaren gisa
jaisten balira bezela.
|
Zer zoramena! Pozaren otsa
urrutira da aditzen,
gozoz beterik diña biyotza
nola bai duen arkitzen;
ez dira asko burniz lenago
galdu diranaz kupitzen!
|
IV
Bukaturikan alegrantziyak
lenaz entzuten ziranak,
orain arkitzen dira guziyak
gozoz ibildu diranak
indarrik gabe, zeren itzaldu
diran lengo su dianak.
|
Jende guziya geroztik dago,
kanpoan eta kalian,
sosegatuak ezin geiago
eta guztizko pakian,
ezer ez balitz pasa bezela,
bakoitza bere lanian.
|
Ontan andre bat, penagarriya!,
ongi negarrez asia,
kalian dago beltzez jantziya,
triste ta penaz betia,
aur bat besoan dubela eta
eskutik berriz bestia.
|
Urrikarriyak ikusten dira
sufrimentuben meriyo;
gelditzen bada iñor begira
eta entzuten badiyo,
alako boza triste batekin
onela esaten diyo:
|
- Aur aben aita gerrak galdu du,
ama penak iya illa,
Jaungoikoaren izenez dabill
limosnatxo baten billa.
|
(Euskal-Erria, 1880.)
(1880, Euskarazko itz-jostaldiak Donostian. Oroimengarria.)
|