Pedro Calderón de la Barca jaunari bere eunkian


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Pedro Calderón de la Barca jaunari bere eunkian

Biktoriano Iraola



Pedro Calderón de la Barca jaunari bere eunkian



Bide, ortikan; kendu zaitezte;
laja bidien erdiya,
iztun eder bat pasatu dedin:
Pedro Calderon aundiya;
eskribatzalle atzenbagea,
munduko miragarriya,
jakintsunaren goiantia ta
Españiako gloriya.
Gazte-gaztetan lenengo lanak
zitubeneko argitu,
famaren otsak urrutitikan
aguro ziran aditu.
Zeiñ etzan oso etorki arren
jakinduriyaz arritu?
Oraiñ argatik bere orduko
famak nai dira berritu.


Amairu urte osatu gabe
argiratu zan mundura,
gizon jakintsu aundi guziyak
argitzen diran modura.
Zer etzan sortu izar berriyen
arrigarrizko burura?
An ikusi zan izango zala
jakintsunetan bat ura.
Bere plumaren arrasto onak
kontatzen asi gerade,
argidoratu baliosoak
zergatik denak dirade;
oraiñ zeruko izarrak baña
gorago altxa ta ere,
ezin goititu genezaguke
merezi aña beñere.


Biltokirako eskribatutzez
noizbait gelditzen zanian,
sarri jartzen zan artikasitzen
liburuaren gañian;
bakardadeko leku itxiyan
ordu denetan lanian
birtute aundiz aditutzen zan
ezin sinista añian.
Vega, Cervantes, Ercilla eta
orlako askoren gisan,
urrezko pluma laja ta gero
gudarietara joan zan.
Madritik irten, Milan-en sartu
eta, gelditu gabe an,
Españiako onraren billa
andik Flandes-a pasa zan.


Bera bezela, guztiz aundiya
izanik aren biyotza,
urrutitikan entzuten zuben
erriko zorraren otsa;
beti ausarkiz fedez betea
urruñduaz eriyotza,
aguro muestrak eman zituben
zala gudari zorrotza.
Biyotz aundiya mentzutubentzat,
gudatzen beso gogorra,
jakintsuna ta beldurgabea
eta alaitsu pizkorra;
beti ezpata dardaratuaz
leial gudatzen zan orla,
altxatu zuben arte goi-gora
bere dierriko onra.


Felipe laubak ekarri zuben
andik denbora gutxira
etorki ura eskribatzera
beraren etxe-andira;
eta azaltzen ziran bezela
goitandi aiek argira,
famaren otsak laister zabaltzen
ziraden mundu guzira.
“Bizitza dala ametsa” (1) diyon
liburu aundi argatik,
zer esango det, famatutzeko
euskarak ez badu itzik?
Baña lan ura oroitutzian
zeñek txapela burutik
ateratuta ez du onratzen
goitandi ura burutsik?


Zer ziyon Shak, Schegel eta
zer atzerriko dienak,
gure erriko jakindeara
donikatutzen ziranak?
A!, onratubaz lur eder ontan
sortu izandu diranak,
denaren buru autatzen ziran
beti Calderon-en lanak.
Mundu guziko miragarriya
orla bizitu izan zan,
baña gerora bere jatorrez
aren biyotza jira zan;
animatikan txit laztanduaz
bizi berriya elizan,
bere gogoa ala zan eta
sazerdotea egin zan.


Baña alare dramaasle ura
etzan lanetik gelditu,
argi berriyak mundu guzira
zabaltzen zuben segitu;
doaitsu arrek irabazirik
artan ainbeste meritu,
Felipe laubak andikan sarri
onroso zuben saritu.
Errege zuzenbidezko arrek
jakintsun ura munduban
sari on batez onratu zuben
berak merezi moduban;
bere betiko konfesorea
izendatu ta orduban,
eskeni ziyon biziko zala
beti beraren onduan.


Onore ura biyotz barrena
sarturik bete-betean,
geroztik beti bizi izan zan
erregeakin batean;
eskutik pluma askatu gabe
orla amasei urtean,
Jaunak mundutik zeru altura
eraman zuben artean.
Mundu osoan denak dakite
Calderón izandu dala
eskribatzalle aundizkatua
eta gudari leiala;
kondairak ziñez famatutzen du
iztun eder ura ala,
esanik gizon argitsuetan
berdin gabeko bat zala.


Birtutearen modelena ta
biotz beraren jabea,
beartuakin kupidakorra,
ezer bererik gabea;
gaizkituaren laguntzallea,
txit serbitzari noblea,
ezin beste bat izan liteke
ura zan baña obea.


(Euskal-Erria, 1881)



(1) La vida es sueño. (Egillearen oarra.)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org