 |
|
 |
 |
|
Biktoriano Iraola
Bai pozik
Kanta txiki bat, bear dezula,
ziñez eskatzen baldin banazu,
zeri kantatu bear diyodan
esan zadazu.
|
Esango dizut arrats beltzetan
kazkarabar ta aize txistuak
nola umiltzen dituen txori
txiki gaizuak.
|
Kantatuko det egunsentia;
edo bestela eguzkiari,
bere urrezko albiñu eta
jaioerari.
|
Zabiltza, bada, zabiltza laister;
zeren ibiltzen ez bazerade,
eskatu nazun kanta txikia
gabe zerade.
|
(Euskal-Erria, 1882.)
|
|
|
|
 |