|
Biktoriano Iraola
Erriko seme donostiarra
(Donkituak Jose Salaberria jaunari)
Urruti bizi arren, urtetik urtera
errira azaltzen da, iñauteriyetan,
desiaturik bere lagunen artera
farrez, burlaka edo txorakeriyetan.
Eta ateratzian iriya kalera,
laister ikusitzen da kale kantoietan
“Je! Je!” oju egiñaz, txuliatzen bera,
naiz jo ta zilipurdi egiñ antxe bertan.
Patxandiyaz zapata koxkordunez otsa
egiñaz or dijoa, panparroi xamarra...
Baña ongillia da beraren biyotza!
Guazen...itz baterako, ez da mutil txarra.
Zeiñ dan galdetzen dezu? Ez al zera lotsa!!
Zeiñ naizu izatia? Joxe-Maritarra!
|
Iñoiz errira sortzen badira
doakabeak malkoz beterik,
lagundu naian bere errira
ez du orduban ezer bererik.
Goiz-goiz azaldu nai det argira
danboliñaren otsak pozturik
iri adar-motz bati begira
gizontasunak oso azturik.
“Emen dek! Teink! Teink!” farrez korrika
kalerik-kale, aur bat bezala,
sokak naiz bota zilipurdika:
baña ibilli arren an ala,
farrez, jostatzen edo amilka,
zeñek ez daki prestuba dala?
|
(Euskal-Erria, 1883)
|